Aniztasun Funtzionala: Definizioa, Historia eta X Hauskorra Sindromea

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,01 KB

Definizioak

Sindromea: Gaixotasun baten ezaugarri diren sintoma multzoa.

Gaixotasuna: Osasun alterazioa, batzuetan mingarria izan daitekeena.

Etiologia: Gaixotasun edo gertakari baten kausa.

Aniztasun funtzionala: "Desgaitasun" hitzaren alternatiba bat da, duela gutxi erabiltzen hasi den terminoa, dituen faktore negatiboak ordezkatzeko. Gizartean aurkitzen diren ezaugarri gisa uler dezakegu. Guztiok jasan izan dugu noizbait.

Aniztasun Funtzionalaren Historia

Antzinako Gizaroan

Abandonatuak edota kanporatuak izaten ziren. "Bizitzea ez dute merezi, ez dute balio" pentsatzen zen.

Erdi Aroan

Errefusiatuta bizi ziren, beldur soziala eragiten zutelako.

Aro Modernoan

Inozotzat hartzen ziren, karitatez tratatzen ziren.

XVI. Mendean

Gormutuen doktrina argitaratu zen.

XVII. Mendean

"Giltzaperatze garaia" bezala ezagutzen da. Babes-etxeak estatuaren eskuetara pasatu ziren (absolutismoa). Ez zeukan inongo ezaugarri terapeutikorik, gizartea "babestea" baizik.

  • Vicente de Paul: Idiotekin hezkuntza esperientziak bultzatu zituen.
  • Comenio: Hezkuntza Bereziaren lehen urratsak eman zituen.

XVIII. Mendean

Instituzioek sailkapen metodoak hobetu zituzten.

  • 1755ean Gorrentzako Lehen eskola publikoa ireki zen (txiro zein aberatsentzat).
  • Valentin Haüy erliebezko idazkerarekin hasi zen. Ondoren, Braillek bere izena daraman pertsona itsuentzako idazteko eta irakurtzeko metodoa sortu zuen.
  • Bigarren erdialdean, ezintasun bat pairatzen zuten pertsonen bizi-baldintzak hobetu ziren.

XIX. Mendean

  • Adimena neurtzeko tresnak garatu ziren.
  • Eskolaren perspektiba berriak aldarrikatu ziren.
  • Giza eskubideen aldarrikapena dela eta, erakunde espezializatuak sortu ziren, familien ekarpen desberdinez lagunduta.

1978: Warnock Txostena

  • Ume guztiak hezi daitezkeela baieztatu zen, aurretik pentsatu izan zena deuseztatuz.
  • Heziketa helburuak berdinak dira guztientzako.
  • Normalizazio printzipioa: Ume guztiak heziko dira espazio berdinean.
  • Hezkuntza Premia Bereziaz hitz egiten hasi zen.

X Hauskorra Sindromea

X Hauskorra herentziaren bidez transmititzen den kondizio genetikoa da, X kromosomari estuki lotuta dagoena. Down sindromearen ondoren, gure gizartean kopuru handiena duen sindromea da.

Eragin Negatiboak

  • Atzerapena hizkeran.
  • Zailtasunak funtzio motore finean eta lodian.
  • Hiperaktibitatea.
  • Arreta galerarekiko nahastea.
  • Argitasunez pentsatzeko zailtasunak.
  • Sentsibilitate baxua.

Eragin Positiboak

  • Ikusmen, entzumen eta epe luzerako memoria bikaina.
  • Orientazio espazial ona.
  • Hiztegi berria barneratzeko gaitasun ona.
  • Umoretsuak izaten dira.

Entradas relacionadas: