Aniztasunari Erantzuteko Hezkuntza Neurriak

Clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,76 KB

Aniztasunari Erantzuteko Neurriak

Neurri Orokorrak

Helburuak

  • Helburuak egokitu.
  • Oinarrizkoak ez diren helburuak murriztu.
  • Helburu batzuei lehentasuna eman.

Edukiak

  • Ikasleen premia guztiak kontuan hartu.
  • Denboralizazio malgua ezarri.
  • Erlazioak sustatu.
  • Eduki batzuei lehentasuna eman, oinarrizkoak ez direnak murriztuz.

Metodologia

  • Ikaskuntza-egoera desberdinetarako malgutasuna.
  • Ikasleen taldeak egokitu.
  • Espazioen antolamenduak ikasleen mugikortasuna eta talde-mota desberdinak ahalbidetu.
  • Denboraren antolaketa.
  • Material didaktikoak hautatzerakoan ikasle aniztasuna kontuan hartu.

Ebaluazioa

  • Prozedura, teknika eta tresna desberdinak erabiltzea, ikasleen ezaugarri indibidualen arabera.
  • Hasierako ebaluazioa (diagnostikoa), irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan zehar eta prozesuaren amaieran egitea.

Neurri Espezifikoak

Zikloan edo Ikasturtean Urtebete Gehiago Egon

Erabaki behar da ikasleak hurrengo ziklora joaterik duen ala ez. Helburuak gainditu ez baditu, dagokion indartze plana egiten zaio. Heziketa prozesuari erantzuteko gai ez bada, ikasturtean gelditu beharra erabakitzen da.

Taldearen irakasle-taldearen erabakia izango da. Hori erabakitzen denean, neurriak hartu behar dira berriro ez gertatzeko. Horregatik, plan indibidualizatuak abian jarriko dira, ikasle horiek gero erregulartasunez eta probetxuz hurrengo ikasturte edo zikloan jarraitu ahal izan dezaten.

Derrigorrezko Eskolaketan Urtebeteko Murrizketa

Eskolako egonaldia urtebetez murriztu daiteke Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. Ikaslea akreditatuta egon behar da, eta ebaluazio psikopedagogikoak aurreikusi beharko luke.

Curriculum Egokitzapen Indibidualak (CEI)

Curriculumera Sarbideko Moldaketak

Hezkuntza sistemak eskaintzen dituen baliabide eta zerbitzuez ikasleek baliatu ahal izateko egiten dira, laguntza teknikoak sortu eta erabiliz. Laguntza teknikoek ikaslearen ezaugarrien araberako sarbidea errazten dute. Laguntza hauek askotarikoak izan daitezke: ahozko mintzaira ordezkatuko duten komunikazio sistema alternatiboak; ikusmenezko estimuluak entzunezkoak bihurtzen dituztenak; espazioen moldaketak, etab.

Curriculum Egokitzapen Esanguratsuak (CEE)

Aparteko neurriak dira. Oinarrizko curriculumeko derrigorrezko osagairen batean moldaketa esanguratsuak egiten direnean sortzen dira, etapako helburuak nabarmen aldatu edo ezabatu egiten direnean.

Baldintzak:

  • Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzat.
  • Aparteko neurria da.
  • Ohiko neurri guztiak nahikoak ez direnean bakarrik aplikatuko da.

Entradas relacionadas: