Anjel Lertxundi: Bizitza, Literatura eta Obra Nagusiak

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,36 KB

Anjel Lertxundi: Euskal Idazle Garrantzitsuena

Anjel Lertxundi euskal idazlerik garrantzitsuena da. Orion jaio zen 1948. urtean. Maisu, Filosofia eta Letrak ikasi zituen Donostian, Erroman eta Valentzian. Umetatik bizi izan da Zarautzen eta bertako Ikastola bateko irakasle eta zuzendari izan zen. Gainera, 1982an Euskal Idazleen Elkartearen presidente izendatu zuten eta hiru urtez egon zen kargu hartan.

Lanak eta Ibilbidea

Produkzio handiko idazlea da, literaturako arlo guztietan jarduna. Eleberri eta ipuinetatik hasi zen eta geroago gazte literaturan sartu zen. Zinemaren munduan ere izan ditu bere momentuak, zenbait pelikula zuzenduz. 2010ean Espainiako Literatura Sari Nazionala irabazi zuen, "Eskarmentuaren paperak" lanarekin.

Obra Nabarmenenak

Beste hainbat liburu idatzi ditu ere; haien artean famatuenetarikoak hauek dira:

  • Goiko Kale
  • Aise eman zenidan eskua
  • Lurrak berdinduko nau
  • Argizariaren egunak
  • Zorion perfektua

Laburpena: Maitasunaren Trajedia

Pertsonaiak eta Konfliktua

Rosa eta Tomas taberna baten jabe ziren, Amaliarekin batera, Tomasen ama. Emakume zaharrak bere errainari arazo asko ekartzen zizkion eta beti irainka. Egun batean, atsoa burua galtzen hasi zen, eta etxean gai honi buruz asko eztabaidatu ondoren, zahar-etxe batera eramatea hoberena zela adostu zuen bikoteak.

Harremanaren Okerrera

Baina horrek ez zuen bikotearen arteko harremana hobetu eta Rosak jipoiak jasotzen jarraitzen zuen senarraren partetik. Gainera, astero joan behar zen Rosa Amalia bisitatzera, Tomasek tabernan lan "gehiegi" zuelako. Egun batean Ignazio ezagutu zuen eta hainbat pasadizo zein elkartzeko izan ondoren, maitemindu ziren.

Hilketa Plangintza

Asteak joan, asteak etorri, Rosa eta Ignazioren harremana gero eta estuagoa zen; azken honek opari asko egiten zizkion emakumeari: belarritakoak, ezpainetako berria. Egun batean, bromatan hitz egiten, Tomas hiltzeko proposamena egin zuen Rosak; ez zuen benetako asmoz esan, baina egun batzuk ondoren, ideia ez zirudien hain zentzugabea. Ignazio eta Rosak azkenean hilketa burutzea erabaki zuten. Oso ondo prestatu izan arren, plana ez zen ondo atera eta azkenean, biok kartzelan bukatu zuten, Tomas haien kontzientzian izanda betirako.

Entradas relacionadas: