Annualeko Hondamendia eta Rif Gerraren Ondorioak

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,5 KB

Marokoarrak eta Abd-el-Krim

  • Frantsesen eta espainiarren eraginpeko lurraldeen arteko mugak zehaztea ez zuten marokoarrek onartu. Ez zituzten beren lurraldean tropa espainiarrak nahi, eta istiluak sortu ziren.

  • Abd-el-Krim: Espainiar armada garaitu zuen Annualen, 1921ean. 1926an, Pétain mariskalaren pean zeuden tropa espainiar eta frantsesen aurrean errenditu behar izan zuen. Erbesteratu egin zuten, eta 1947tik aurrera Kairon bizi izan zen.

Espainiar Armada eta Annualeko Hondamendia

  • 1912an hasi zen Maroko iparraldeko babesletza, baina espainiarrek ezin izan zuten lurraldea menderatu 1927 arte. Bitartean, babesletza hari eusteak galera handiak eragin zizkion Espainiari, dirutan zein jendetan. Ofizial espainiarrek ez zuten inolako trebeziarik erakutsi gerra horretan; armada ez zegoen behar bezala hornitua, eta estrategia militarrak ez zuen inolako eraginkortasunik izan: hondamendia izan zen emaitza.

  • Annualeko hondamendia: Espainiar armadak Marokon izandako hondamendia 1921ean gertatu zen. Gidaritza militar penagarria eta Rifeko biztanleen borrokarako grina zirela eta, 8.000 espainiar soldadu hil ziren, eta Melillako hiria arriskuan egon zen.

    • Abd-el-Krim buruzagiak zuzendu zuen espainiarren aurkako borroka.

    • Annualeko hondamendiaren ondoren, frantses eta espainiar armadek elkarlana egin zuten, eta 1926an Abd-el-Krim errenditu beharrean izan zen.

Annualeko Hondamendiaren Eztabaidak

Annualeko hondamendiak eztabaida mikatz ugari sorrarazi zituen Espainian:

  • Langile erakundeak Afrikara tropa gehiago bidaltzearen aurka azaldu ziren, batetik, gerraren aurka zeudelako, eta, bestetik, soldadutzarako sistema guztiz injustua zelako.

  • Bestalde, hondamendiaren tamaina itzelak ardurak iker zitezela eskatzen zuen. Ardura nagusiek goi-agintari batzuetara seinalatzen zuten, eta, zurrumurruen arabera, erregearengana ere bai. Primo de Riveraren estatu-kolpeak eten zuen eztabaida, eta, horrenbestez, galarazi egin zen ekintza haien ikerketa sakona.

Afrikako Egoeraren Aurreko Bi Joerak

Bi joera nagusitu ziren Afrikako egoera zailaren aurrean:

  • Afrika utzi eta erretiratzearen alde zeuden batzuk.

  • Afrikanistek, berriz, Francisco Franco teniente koronela buru, armadari bitarteko gehiago ematea eta gerra gogortzea nahi zuten.

Frantses eta Espainiarren Elkarlana

Espainiarren aurka hain erraz ari zirenez, riftarrek frantsesen aurka ere gerra-fronte bat ireki zuten. Baina erabaki honek bi armaden elkarlana bultzatu zuen. 1925ean, Primo de Riverak Alhucemaseko lehorreratzea agindu zuen, eta riftarrak errenditu behar izan ziren. Abd-el Krim frantsesen esku geratu zen, eta Espainiak sendotu egin zuen bere Babesletzaren gaineko agintea.

Ondorioak eta Primo de Riveraren Estatu-Kolpea

Garaipen honen ondorioz, militarren artean hazi egin zen demokrazia parlamentarioarekiko mespretxua eta militarrek indarrez bultzatutako irtenbideekiko mirespena. Herritarren benetako borondatearen ordezkari sentitzen ziren, eta talde honetakoa izango da, geroago, 1936an altxatuko den armadaren gidaritza nagusia. 1923ko uztailean, Primo de Riverak gidatu zuen, Alfontso XIII.aren onarpenarekin, Espainiako gobernuaz jabetuko zen direktorio militarraren aldeko estatu-kolpea.

Entradas relacionadas: