Anodoa

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,35 KB

Gainazal metaliko batzuk argiaren eraginpean jartzean (argi ikusgaia edo ultramorea), gainazal horiek
elektroiak igortzen dituzte (fotoelektroi izenekoak). Fenomeno horri efektu fotoelektrikoa deritzo.
Efektu fotoelektrikoaren esperientzia (neurketak)
Barruan hutsa egin zaion kuartzozko hodi batean bi xafla daude (elektrodo negatiboa edo katodoa, eta
positiboa edo anodoa)
Katodoa argiztatzean (metala) igorritako elektroiek I intentsitateko korronte elektrikoa sortzen dute
anodora pasatzean. Korronte hori, korrontearen intentsitatea, amperemetro batez neur daiteke.




Neurtutako intentsitatea erauzitako elektroien kopuruaren proportzionala da.
Metaletik elektroia erauzteko egin beharreko W lana elektroiak metalean duen lotura-energiaren
mendekoa da. Energiarik txikienari, hots, lotura ahulena duten elektroiei dagokien energiari,
erauzketa-lana edo metalaren lan-funtzioa deritzo, W0
Anodoa positiboki konektatzen bada, erakarri egingo ditu elektroiak. DV jakinaren kasuan, igorririko
elektroi guztiak iritsiko dira anodora eta elektroien guztizko kopuruaren proportzionala den
intentsitatea neurtuko dugu. (Elektroi kopurua eta neurtutako intentsitatea proportzionalak dira)




Anodoa negatiboki konektatzen bada, elektroiak aldaratuak
izango dira, eta anodora aldarapen-potentziala gainditzeko
hasierako energia zinetiko nahikoa dutenak iritsiko dira soilik.
Aldarapen-potentzialaren balio konkretu baterako eta hortik gora
ez da jadanik elektroirik iritsiko anodora. Potentzial horri
geldiarazpen-potentziala edo balaztaketa-potentziala deritzo,
VG.
VG potentzial horren eta elektroiaren kargaren arteko biderkadurak fotoelektroirik bizkorrenaren
energia zinetiko maximo, Ezmax, delakoaren balioa adierazten du: Ezmax = e VG.
e: elektroiaren karga, balio absolutuan
Laburbilduz, hauxe gertatzen da:
Argi erasotzailearen intentsitatea handitzen denean, korrontearen intentsitatea (igorritako elektroi
kopurua) handitzen da, baina ez igorritako elektroien energia zinetikoa.
Argi erasotzailearen maiztasun jakin baterako efektu fotoelektrikoa (elektroien igorpena) gertatzen ez
bada, ez da efektu fotoelektrikoa gertatzen argi horren intentsitatea handitzen bada ere.
Emisioa edo igorpena f maitasuna maiztasun minimo bat baino handiagoa denean gertatzen da soilik;
maiztasun minimo hori metal bakoitzaren ezaugarri propioa da eta atari-maiztasuna deritzo, fataria
Esperimentu honetan teoria elektromagnetikoaren bidez ezin azal daitezkeen gertaerak:
Teoria klasikoaren arabera, efektu fotoelektrikoa argiaren edozein maiztasunetarako gertatu beharko
da, argiaren intentsitatea behar bezain handia izanez gero; baina hori ez da gertatzen. Hau da

Entradas relacionadas: