Añoveros Gotzainaren Sermoia (1974): Euskal Herriaren egoera Frankismoaren azken urteetan
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,61 KB
ANTONIO AÑOVEROS BILBOKO GOTZAINAREN SERMOIA (1974-02-24)
Sarrera
Testu hau Antonio Añoveros Bilboko gotzainak idatzi zuen 1974ko otsailaren 24an. Sermoi honetan, Euskal Herriak jasaten ari zen egoera aztertzen du, Frankismoaren eraginaz eta elizaren rolaz gogoeta eginez.
Frankismoaren eragina Euskal Herrian
Gerra Zibila amaitu ondoren, Francoren erregimenak instituzio guztiak debekatu zituen, euskal gobernua atzerrira bidali zuen, eta Bizkaia eta Gipuzkoari, errepublikaren alde egiteagatik, zigor ekonomikoak ezarri zizkien, hala nola kontzertu ekonomikoaren galera.
Francoren jarrera desberdina zen lurraldeen arabera. Araba eta Nafarroa, erregimenari leialak, kontzertu ekonomikoa mantendu zuten. Bizkaia eta Gipuzkoa, aldiz, gogor zigortuak izan ziren.
Egoera ekonomikoa eta emigrazioa
Espainiako egoera ekonomikoa hobetzen ari zen arren, Euskal Herrian hobekuntza hori nabaria izan zen. Industria garatzen ari zen, eta horrek Espainiako beste leku batzuetatik (Kastilla, Galizia...) etorritako emigrazioa eragin zuen. Honek bertakoen eta etorkinen arteko tentsioak sortu zituen.
Elizaren rola
Hasieran, elizak Francoren alde egin zuen. Hala ere, denborarekin, batez ere Euskal Herriko elizak, aldaketa sozialak eskatzen hasi ziren. Goi-hierarkiakoek Francoren politika defendatzen zuten bitartean, apaiz asko aldaketaren alde egiten zuten.
Francok, egoera hau ikusita, apaiz asko Espainiako beste lurraldeetara bidali zituen. Hala ere, apaizek askatasunaren eta aldaketaren alde egiten jarraitu zuten. Testuinguru honetan kokatzen da Añoveros gotzainaren sermoia.