Antigorputzak eta Immunologia
Clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,58 KB
Bi erantzun hauetatik zeinetan jariatzen da antigorputz gehien?
Erantzun sekundarioan antigorputzaren afinitatea antigenoarekiko handiagoa da eta antigorputz IgG gehiago sortzen dira IgM baino. Beraz bi erantzun horietatik sekundarioak jariatzen dira antigorputz gehien.
Defini ezazu zer den zelula-immunitatea eta humore-immunitatea, eta
azaldu itzazu, labur, haien arteko antzekotasunak eta desberdintasunak. Arrazoitu
erantzunak.
Zelula immunitatea edo erantzun zelularra, oso defentsa modu konplexua da, zeinek bakterioei, birusei, besteren zelulei (transplanteen kasuan) eta bestelakotu diren zelula propioei (tumoreen kasuan) aurre egiten die batez ere. Humore-immunitatea edo erantzun humorala, berriz, erantzun eraginkorra da antigeno askeen edo mintzeko antigenoen aurrean.
Erantzun zelularrera bueltatuz, hiru ezaugarri nagusi dituela esan dezakegu: T-linfozitoen erantzukizuna izatea; antigenoa aldez aurretik prozesatzearen beharra, eta zelula baten bidez behar bezala aurkeztu beharra; eta T-linfozitoek zuzenean, inolako bitartekorik gabe (antigorputzik edo bestelakorik gabe) antigenoari aurre egitea. Erantzun humoralera pasatuz, aldiz, antigorputzen produkzio espezifikoa gertatzen dela garbi dago. Beste era batera esanda, B linfozitoetako bakoitzak antigorputz mota bat sortzen du, eta modu honetan, B linfozito hauek mota edo populazio desberdinetan bereizten dira. Beraz, humore-immunitatearen erantzuleak B linfozitoak direla esan dezakegu: sortzen dituzten antigorputzak aske ibiltzen dira odolean eta linfan zehar neutralizatzen dira.
Zer izen dute eta zer desberdintasun dituzte zelula-immunitatearen eta
humore-immunitatearen zelulek, jatorriari eta jokamoldeari dagokienez? Arrazoitu
erantzuna.
Zelula-immunitatearen zelulak T-linfozitoak dira, eta jatoria hezu-muinean izan arren, hauen heltze eta desberdintze prozesua timoan gertatzen da. Humore-immunitatearen zelulak, ordea, B-linfozitoak dira, eta hauen heltze eta desberdintze prozesua bare-fetalean eta pertsona heldu baten hezur-muinean gertatzen da.
T-linfozitoen heltze prozesuan, B-linfozitoen kasuan bezala, mintzari hartzaile proteikoak gehitzen zaizkie. Hartzaile horiek, B-linfozitoen mintzeko antigorputzek ez bezala, hiru kate proteiko besterik ez dute, eta leku aktibo bat. Mintzeko hartzaile horiek organismoaren zelulazko mintzean diren determinatzaile antigenikoak baizik ez dituzte ezagutzen, eta horregatik linfozitoek berek ekiten diete zelulei. B-linfozitoek ez dute hau egiten. Beste modu batera esanda, T-linfozitoek zelula barruko inbaditzaileak erasotzen dituzte, eta B-linfozitoek zelula kanpoko inbaditzaileak.
Zer dira serumak ? Nola aplikatzen dira? Nolako immunitatea eskuratzen da aplikatzerakoan? Erantzuna arrazoitu
Serumak, beste organismo batek sortutako antigorputz garbituak dituzten botikak dira. Hori horrela, immunitate artifiziala da, giza interbentzioarekin lortzen baita. Gainera, serumek, txertaketek ez bezala, ematen duten immunitatea modu pasiboan hartzen da, ez du organismoaren beraren immunologia sistemak eragiten, eta berehalako eragina izaten du, oso epe laburrerako.
Serum horien jatorria animalietan edo gizakietan egon daiteke. Serum-ak ere laborategian sortutakoak izan daitezke. Izan ere, metodo hau, hibridomen bidez (B linfozitoak eta minbizi zelulak elkartuz lortzen diren zelulak) lortutako antigorputz guztiz espezifikoak inokulatzean datza, antigorputz monoklonalak lortzeko. Gerta daiteke ere antigenoak determinatzaile antigeniko bat baino gehiago izatea, beraz antigorputz desberdinak sortuko dira determinatzaile antigeniko horiekin erreakzionatzeko
Zer dira txertoak ? Nola aplikatzen dira? Nolako immunitatea eskuratzen da aplikatzerakoan? Erantzuna arrazoitu
Txertoak erantzun immunologiko primarioa eragin nahi duten antigenoz osatutako botikak dira, beraz, immunitate mota honen helburua gaixotasunaren prebentzioa da, memoria zelulak sortuz. Hori horrela, immunitate aktiboa da, immunologia sistemaren oroimera baitu baliabide honek oinarri.
Txertoen bidez erantzun immunologiko primarioa eragitean, hurrengo batean patogeno berbera aurkeztuz gero erantzun immunologiko sekundarioa jarriko da martxan, eta hau askoz azkarrago eta iraunkorrago gertatzen da.
Txertoak mota desberdinetakoak izan daitezke. Batetik, mikroorganismodunak izan daitezke, eta hauek bizirik (eraginkorrena da), indargabetuak edo hilak sartu daitezke. Bestetik, toxina indargabetuak, hots, toxoideak, sar daitezke txertaketa bidez. Horretaz gain, txerto anti ideotipikoak ere badaude: txertoa antigenoa izan beharrean, eraldatu eta antigorputz forman sartzen da, antigeno-antigorputz mekanismoari esker.
c) Zer desberdintasun dago txertoen bidez edo serum biden lortzen den immunitatean ? Erantzuna arrazoitu
Txerto bidez eta serum bidez lortzen den immunitatea artifiziala da, gizakiaren esku-hartzea baitago tartean. Hauen desberdintasun nagusia, bata aktiboa dela (txertoak), eta bestea pasiboa dela (serumak) da. Honek esan nahi du, txertoek immunologia sisteman oroimena sortzea dutela helburu, eta serum-ek, berriz, momentuan eragiten dutela soilik, gaixotasunari aurre egiteko.
d) Nola izan daiteke haurdun dagoen emakume bati emandako txerto batek haren umea gaixotasunetik babestea jaio aurretik?
Emakume horrek txertoa jasotzean, bere sistema immunologikoak erantzun primarioa jarriko du martxan, eta gaixotasun horren aurkako antigorputzak eratuko ditu. Horren eraginez, haurrak antigorputz horiek jasoko ditu, beraz babestuta egongo da, aurrerago gaixotasun horri erantzuna eman behar badio.