Antolakunde Formala eta Nortasuna: Gizarte-Izaera eta Burokrazia

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,04 KB

Antolakunde Formala eta Nortasuna

4.1. Laburpen-eskema: Honako ideia hauek aurkezten ditugu

  1. Nortasunak, funtsean, izaera soziala (edo gizarte-izaera) dauka.
  2. Hala eta guztiz ere, gizartearen eta gizabanakoaren artean gatazka dago.
  3. Nortasunaren garapena gehien oztopatzen duen antolakunde sozialetako bat antolakunde burokratikoa da.
  4. Parte-hartzea bultzatzen duten erakundeek, azken buruan, parte-hartze horri era egokian erantzuten dioten gizabanakoak sortzen dituzte.
  5. Ez dago alienazio mota oro konponduko duen sendagai idealik.

4.2. Antolakundearen eta nortasunaren arteko harreman dikotomikoa

Egungo gizartearen burokratizazio-maila hazkorraren testuinguruan, bi kontzeptuk berebiziko garrantzia hartu dute soziologian: burokrazia eta nortasuna. Burokraziak garrantzia hartu du, bere hedapena geroz eta handiagoa delako; eta nortasunak, aldiz, gizabanakoaren garapen psikikoa eta burokraziaren hedapen azkarra batera ez doazen kezka piztu delako.

4.3. Nortasunak, funtsean, izaera soziala dauka

Rol soziala, itxarobide (edo espektatiba) jakin batzuen aurrean erantzun jakin batzuk ematean datza, itxarobide eta erantzun jakin horiek aldez aurretik gizarteak berak arautzen eta finkatzen dituelarik. Mundua antzoki izugarri bat da eta bertan gizarteak idazten ditu dramaren lerro nagusiak; gizakiok zoriz egokitu zaigun papera ahalik leialen antzeztera mugatzen garelarik. Baina rola ez da soilik gure kanpo ekintzak arautzen eta definitzen dituen eredu erregulatzailea, ez. Rolek, gure kanpo ekintzei ez ezik, ekintza horien sustraian dauden gure barru-barruko emozio eta jarrerei ere eragiten baitiete. Horrela, norbanakoa sutsuago sentitu ohi da musu ematean, apalago eta umilago belaunikatzean eta haserreago ukabilez mehatxu egitean. Hau da, musuak ez du soilik gure barruko sua edo garra adierazten; musuak su hori eragin (piztu, ernarazi) egiten du. Horren haritik, beraz, rol sozialak “nortasuna” deitzen diogun egitura psikikoa sortzen du, neurri handi batean.

Entradas relacionadas: