Antolakuntza Eredu Berria: BSU eta Talde Autokudeatuak
Clasificado en Medicina y Ciencias de la salud
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,96 KB
Antolakuntza Eredu Berriaren Beharrak
Eredu Taylorista-Departamentalaren Emaitzak
- Informazio/erantzun bukleen existentzia.
- "Desinformazio espiralen" existentzia.
- Eslaboi baten erantzukizun ia osoa.
- Arazoa detektatzen den eta irtenbidea erabakitzen den arteko distantzia luzea.
- Departamentuak emaitzetan ez dira inplikatzen.
- Berrelikadura falta da.
Eredu Berriaren Beharrak
Helburua: sail baten erantzukizuna eta hobekuntza beregain hartuko duten pertsona taldeak edukitzea.
Bi entitate nagusi:
- Balio Sortzaile Unitateak (BSU): Bezeroaren asebetetzea helburu.
- Kudeaketa Eredu Elementalak (talde autokudeatuak): Pertsona ororen ahalmenen garapena bultzatzen dute.
Balio Sortzaile Unitateen Kontzeptua (BSU)
Bezeroaren eskaerak betetzera bideratuta daude.
Egitura hierarkikoa (adibidea): Gerentzia → Negozio Unitateak (atal komertzialak) → MiniFabrika (logistika, programazioa) → Lerroak (ekoizpena).
BSUren Funtzioak
Ahalik eta autonomoenak izan daitezen, funtzioak eta baliabideak deszentralizatu behar dira.
Karguak/Arloak: ekoizpena, erosketak, planifikazioa, produktu ingeniaritza, programazioa, etengabeko hobekuntza.
BSUren Laguntza Jarduerak
BSUren oinarrizko konpetentzia ez diren jarduera guztiak hartzen ditu barne.
Erabakia: Enpresan geratu edo hornitzaile batengana jo.
Funtzioak:
- Beraien helburu estrategikoak lortzeko adituen lanak.
- Ohiko eta kritikoak diren baliabideen esleipena.
Laguntza zerbitzuen externalizazioa (kanpo hornitzaile batengana jo daiteke).
Zuzendaritzaren Papera
- Oinarrizko konpetentziak identifikatu eta kudeaketa eredua diseinatu.
- BSUk beren lana egoki egin dezaten behar dituzten bitartekoak erraztea.
- Antolakuntzaren ikaskuntza garatu: BSU ezberdinen artean ezagutza eta berrikuntzen difusioa.
- Mugen arteko kudeaketa jorratu.
Talde Autokudeatuen Kontzeptua
Taldea: Kudeaketa eredu elemental edo oinarrizkoa da. Atal bateko kudeaketa eta hobekuntza kudeatzeko erantzukizuna duen langile talde batean datza.
Ebaluazio sistema: efizientzia, kalitatea, programaren betetze tasa, hobekuntza ideiak.
Profil aniztasunaren beharra: Taldea kohesionatzen du, hornitzaile-bezero harremanak sinplifikatzen ditu, efizientzia areagotzen du, langileen lana aberasten du.
Ezaugarriak
- Balio erantsien erantzukizuna taldearen esku dago.
- Arazoaren zergatia azkar bilatzea, akatsak detektatzeko.
Motak
- Kudeatzaile taldea: Hobekuntza eta funtzionamenduaren egitura finkatzen du (negozioaren ikuspuntu globala, helburuak finkatu, giza baliabideak kudeatu).
- Hobekuntza taldea: BSUren beharrei erantzuna ematearen erantzulea.
Kudeatzaile Taldeari Erantzukizun Transferentzia
Egokitua: Taldekideen mailari, prozesu ezaugarriei.
Transferitu beharreko alderdiak:
- Programaren jarraipena.
- Erreferentzia aldaketak.
- Material erabilgarri eta tresnen kudeaketa.
- 5S (Sailkatu, Antolatu, Garbitu, Estandarizatu, Diziplina).
- Kalitatearen ziurtatzea.
Migrazioaren Puntu Aipagarrienak
- Unitate bakoitzaren autonomia ahalik eta azkarren bilatu behar da.
- Kontsolidatu:
- Taldea: Helburuak identifikatuta, kohesioa, polibalentzia.
- Kudeatzailea: Dinamizatzaile, teknikari, erraztaile.
- Oinarrizko konpetentzien garapena planifikatu.
- Migrazio fase bikoitza: Departamentua → BSU → MiniFabrika.