Antolakuntza maila

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,2 KB

Bizitzaren antolamendu-mailakIzaki bizidunak edo organismoak konplexuak dira ezinbestean. Materia bizia aztertzean, konplexutasun-maila desberdinak bereiz daitezke beren egituran, hots, antolamendu-maila desberdinak. Horietako bakoitzak, maila beheragokoetan aurkitzen ez diren ezaugarri batzuk eskaintzen dizkio materia biziari.Antolamendu-maila abiotikoak Antolamendu-maila abiotikoak materia bizigabean ere agertzen direnak dira. Hiru bereiz daitezke:1. Maila azpiatomikoa: materiaren partikularik txikienek osatzen dute, hots, protoiek, neutroiek eta elektroiek. 2. Maila atomikoa: atomoak izango lirateke, hots, erreakzio batean esku har dezakeen elementu kimiko baten parterik txikienak. 3. Maila molekularra: molekulez osatua dago, hots, bi atomo edo gehiagoren lotura kimikoen bidez eratutako unitate materialez, esate baterako oxigeno molekula batez (O2) edo karbonato kaltzikoaz (CaCO3). Materia bizia osatzen duten molekulei biomolekulak esaten zaie eta horren adibidea bat glukosa da (C6H12O6). <br />Maila molekularraren barruan zenbait konplexutasun-maila daude: 3.1. Makromolekulak molekula organiko asko polimero batean biltzen direnean agertzen dira; polimeroko unitate bakoitzari monomero esaten zaio. Esate baterako: Almidoia (makromolekula) glukosazko (monomeroa) polimero bat da. Proteinak aminoazidoen polimeroak dira. Azido nukleikoak nukleotidoen polimeroak dira.3.2. Konplexu supramolekularrak: zenbait molekulek osatuak daude. Adibidez, gluzido eta proteinen elkarketa, glukoproteinak sortzeko. Birusak konplexu makromolekularrak dira, bi eratako makromolekulek eratuak: proteinek eta azido nukleikoek, eta kasuren batean, lipidoek ere bai. 3.3. Organulu zelularrak: zenbait konplexu supramolekularrez osatuak daude, eta nolabaiteko izaera propioa eduki arren, ezin daitezke izaki biziduntzat har, ez dituztelak haien nutrizio-, erlazio- eta ugalketa-ezaugarriak betetzen.Zelularen barruan zenbait organulu zelular aurkitzen dira, hala nola mitokondriak, lisosomak, erretikulu endoplasmatikoa, etab.Antolamendu-maila biotikoa:Lau antolamendu-maila biotiko daude, eta izaki bizidunek bakarrik dituzte: 1. Maila zelularra: zelulak egongo lirateke honen barruan, hots, mintz batez eta zitoplasma batez eratutako materia biziko unitateak. Bi eratako zelulak daude: Zelula prokariotoak: bildukin nuklearrik ez dutenak dira, eta beraz, informazio genetikoa zitoplasman barreiatua aurkitzen da, nukleoide izeneko inguru batean kondentsaturik. Zelula eukariotoak informazio genetikoa bildukin nuklear batez inguratua dutenak dira, hura isolatuz eta babestuz, eta horrek guztiak nukleoa eratuz. Zelulak ingurune batean libre bizi daitezkeen materia biziaren alderdirik txikienak dira.Zelula bakar batek osatutako organismoei organismo zelulabakarrak esaten zaie,eta bizi-funtzio guztiak bete behar dituzte. 2. Maila zelulanitza: zelula batek baino gehiagok osatutako izaki bizidunak egongo lirateke honen barruan. Zenbait konplexutasun-maila edo azpi-maila bereiz daitezke. Konplexutasun txikienetik handienera, hauek dira: Ehunak: oso antzeko zelula espezializatuek osatutako multzoak dira, funtzio bera betetzen dutela eta jatorri bera dutela.Organoak: goi mailako izaki bizidunen egitura- eta funtzio-unitateak dira. Ehun desberdinez osatuak daude eta ekintza jakin bat burutzen dute. Sistemak: antzeko organoen multzoak dira, baina ekintza independenteak egiten dituzte. Esaterako, nerbio-sistema, hezurrena, giharrena edo endokrinoa. Aparatuak: elkarren artean oso desberdinak izanik ere, beren ekintzak koordinaturik dauzkaten organoak dira, eginkizun bat egiteko eratuak.3. Populazio-maila: inguru berean eta momentu jakin batean bizi diren espezie bereko indibiduoen multzoak osatzen dituzten populazioak biltzen ditu.
Espezie bereko organismoak ez dira indibiduo zehatz bezala hartzen, baizik eta horien artean denboran eta espazioan ezartzen diren harremanen arabera.4. Ekosistema-maila: elkarrekin harremanean bizi diren izaki desberdinen populazioen multzoa, hots, komunitatea edo biozenosi esan ohi dena, esaterako lekua, bertako ezaugarri fisiko eta kimikoekin loturik aztertzen da, eta bertan biotopo deritzona aurkituko litzateke. Biozenosiaren eta biotopoaren osotasun horri ekosistema esaten zaio. Planeta osoko ekosistema guztien multzo edo biosfera hori izaki bizidunen antolamendu-mailarik konplexuena dela esan daiteke. Antolamendu biologikoaren mailak eta azpi-mailak.Izaki bizidunen ezaugarriak Nutrizioa: izaki bizidunak kanpoaldetik materia eskuratzeko eta bere probetxurako erabiltzeko duen gaitasuna da, tamainaz handitzeko eta garatzeko, edo besterik gabe, bere egiturak mantentzeko eta gainerako bizi-funtzioak egiteko.Harremana: kanpoaldeko estimuluak atzemateko eta horiei erantzun egokiak emateko gaitasuna da. Funtzio hau gabe izaki bizidunek ezingo lituzkete gainerako bizi-funtzioak egin, elikatu eta ugaldu esaterako.N Ugalketa: indibiduo berriak, sortzaileen berdinak edo oso antzekoak, sortzeko gaitasuna da.


Entradas relacionadas: