Antonio Canova: Eros eta Psike Eskultura Neoklasikoa

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,6 KB

Deskripzio formala CANovAk arte neoklasikoaren zorrotzta-suna erakusten du lan horretan, eta gizon eta emakumezko figuren orduko edertasunaren ideala ere. Gazteen bi gorputzek X formako konposizioa osatzen dute; jainko greziarraren hegoek eratzen dute, zehazki, eta haien erdigunea maitaleen ezpainetan dago. Zirkulu baten barnean kokatzen du CANOVAk musuaren unea, iheskorra. Psikeren eta Erosen besoek osatzen dute zirkulua; Psikerenak maitalearen burua besarkatzen ari dira, eta Erosenak, Psikeren burua eta gorputza inguratzen ari dira. Horrela, ikuslearen begirada eta arreta, oharkabean, foku-puntu horretara bideratzea lortzen du eskultoreak. Bukatzeko, CANOVAk marmolaren gogortasuna eztitu nahi, eta karean eta azidoan murgildu zein harri bolkanikoarekin leundu zuen, testura suabea har zezan estatuak. Lana ez dago polikromatuta, Grezia klasikoak marmolaren garbitasun zuria baloratzen zuela uste baitzuten neoklasizismoan, oker uste ere.

Gaia Apuleio idazle latindarrak Urrezko astoa liburuan kontatutako istorio mitologikoaren bukaera islatzen du eskulturak. Eros (maitasunaren jainkoa) Psikez (Asiako errege baten alaba eder eta apetatsuaz) maitemindu zen. Hura seduzitu nahian, jauzi bat eraiki zuen, biak elkar zitezen gauean. Psikek ez zekien nor zen maitalea, harik eta maitalearen aurpegira argi bat hurbildu eta iratzarri zuen arte. Orduan, jainkoak alde egin, eta Psikek Venusen orakulu batera jo zuen, atsekabeturik; hiru baldintza.

Ikuspegi monografiko eta formal batetik, mundu klasikoa du iturri CANOVAren lanak; oso ongi ezagutzen zuen mundu hori, bilduma italiarretako estatu klasikoen bidez ikasi baitzuen. Hala eta guztiz ere, apaingarri rokokoen gehiegikerien aurkako erreakzio estetiko gisa ere aztertu behar da. CANOVArekin lanak eragin handia izan zuen mugimendu neoklasikoko kideengan. Espainian, Erromako Akademian bizi ziren ikasle batzuek jarraitu zieten bere ideia artistikoei. Damia CAMPENY eta Antoni SOLA katalanak nabarmentzen dira, besteak beste.

Egilea: Antonio Canova (Possagno, 1757-Venezia, 1822). Kronologia: 1787-1793. Tipologia: eskultura exentua. Materiala: marmola. Neurriak: 1,55 x 1,68 m. Estiloa: neoklasikoa. Gaia: mitologikoa. Kokalekua: Muse du Louvre (Paris).
Jarri omen zizkion hark, eta hauxe zen horietako azkena: Proserpinaren ontzia eskuratzea, edertasunaren sekretua gordetzen baituen barnean. Psikek, ordea, ontzia ireki egin zuen, eta lo sakonean murgiltzera zigortu zuten. Esnatzeko modu bakarra Erosek musu bat ematea zen. Psike grezieratik dator (arima, bizi-indarra). Unearen intentsitateak maitasunaren irudi paradigmatiko bilakatzen du musuaren keinua.

Entradas relacionadas: