Antropologia Ekonomikoa: Formalistak, Substantibistak eta Polanyi
Clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,62 KB
Antropologia Ekonomikoa: Definizioa eta Ekarpenak
Definizioa eta Ikerketa Eremua
Antropologia ekonomikoak gizarte bateko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa aztertzen ditu, eremu instituzionala ere ikertuz.
Ikergaia: Gizarte primitiboak eta gure gizarteak. Kontuan hartzen dira ahaidetasuna, erlijioa eta beste instituzio batzuk (adibidez, enpresak).
Antropologia Ekonomikoaren Ekarpen Nagusiak
- Ikerketa konparatiboa egitea (gizarteak konparatzea).
- Balioaren teoria.
- Utilitate kulturalaren garrantzia: kulturaren arabera utilitatea aldatzen da.
- Erabilera kulturalak / Objektuen etnografia.
- Ezagutza indigena berreskuratzea ekonomia ulertzeko.
Ikuspegi Teoriak: Formalistak eta Substantibistak
Formalistak: Ikuspegi Unibertsalista
Formalisten ideia nagusia da teoria ekonomiko klasikoa kasu guztietan aplikagarria dela:
- Gizarte guztietan norbanakoaren helburua etekina maximizatzea da.
- Norbanakoak beti bilatzen du etekin handiena, ikuspegi berekoia baliabideak bere beharrak asetzeko.
- Ekonomia esfera autonomoa da, modu isolatuan azter daitekeena.
Herskovits eta Urritasunaren Zientzia
Herskovitsen arabera, ekonomia urritasunaren zientzia da. Ekonomia aldagai garrantzitsua da, bitartekoak mugatuak baitira. Eskasiak mugatzen gaitu aukeratzera. Oinarri psikologiko berdinak topatzen dira historian zehar jokabide ekonomikoari dagokionez (ikuspegi unibertsalista).
Substantibistak: Ekonomia Txertatua (Embeddedness)
Substantibisten arabera, teoria ekonomiko klasikoa soilik mendebaldeko ekonomia kapitalista (merkatu gizartea) ikertzeko da aplikagarria:
- Norbanakoaren jokabide maximizatzailea askotan gertatzen da, baina ez da gizarte guztietan ematen.
- Urritasunaren kontzeptua subjektiboa da, ez unibertsala.
- Ekonomia ez da esfera autonomoa; ekonomia ulertzeko beti dago beste instituzio batzuekin erlazionatuta edo barneratuta (erlijiosoak, militarrak, familiarrak...).
Karl Polanyi eta Kapitalismoaren Analisia
Polanyik kapitalismoak historia ekonomikoan eragin zituen aldaketa sakonak aztertu zituen. Ekonomia ikuspegi historikotik aztertu behar da, dinamikoa baita. Ekonomia eraikuntza sozial eta historikoa da (marxismoarekin lotuta); kapitalismoaren ezaugarriak (adibidez, maximizazioa) ez dira unibertsalak.
Gizarte primitiboetan ere ekonomia beste instituzio batzuetan txertatuta dago; hau da, ekonomia ez da inoiz izan eremu isolatua. Moneta, merkantzia eta merkatua zaharrak dira, baina orain arte bananduta agertu dira.