Antropologia eta Gizarte Identitatea: Oinarrizko Kontzeptuak
Clasificado en Matemáticas
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,04 KB
Antropologia Kulturala eta Gizarte Eboluzioa
Antropologia Kulturalaren Helburua
Antropologia kulturalak giza taldeen bizimodua eta horietako bakoitzaren bilakaera ditu aztergai. Bere helburua kultura sakon aztertzea da.
Gizarte Moten Bilakaera
Lehenengo Gizarteak
- Ezaugarriak: Berdintasunezko gizakiak ziren, ehiztariak eta biltzaileak.
- Ekonomia: Trukea eta elkarrikotasuna ziren oinarri.
Nekazaritza Gizartea
Ehiza larria agortu egin zen, biztanle kopurua gora egin zuen, baita ere laborantza eta animalien ustiapena.
Estatua Sortu Berriak
Estatua iristeko ezaugarriak hauek izan ziren:
- Boterea zentralizatua.
- Gizartea maila gehiagotan banatuta.
- Ondasunen banaketa desberdina.
- Hiri-garapena.
Gizarte Identitatea eta Sozializazioa
Gizarte Identitatea
Gu guztiok gizarte talde batean jaiotzen gara (familia). Norberaren identitatea osatzen da; ez dago bi gizaki berdin.
Sozializazioa
Sozializazioaren bidez, gizarteko kultura bereganatzen da eta pertsona egiten gara. Bi etapa nagusi ditu:
- Lehen Etapa: Garrantzitsuena da; gizakia gizartean sartzea da helburua eta haurtzaroan gertatzen da.
- Bigarren Etapa: Mundu instituzionalak barneratzen ditugu. Lehen mailako sozializazioko oinarrizko mundu haren bestelako eragileak sartuko dira: politika, erlijioa eta lan erakundeak.
Birsozializazioa
Birsozializazio prozesuetan subjektuak bi eduki mota barneratzen ditu:
- Sozializatu den gizarteaz bestelako gizarte bateko kultura edukiak (rolak, jarrerak).
- Ordura arteko ikuspegiak bestelako identifikazio bat sortzen da.
Birsozializazioa krisi sakonen ondorioz gertatzen da.
Askatasunaren Kontzeptuak eta Printzipioak
Askatasuna Antzinatean eta Modernean
- Askatasuna Antzinatekoentzat: Herritarra gobernu kontuetan legez eta aktiboki parte har dezakeela.
- Askatasuna Modernoentzat: Gizaki orok aske izateko gaitasuna erabiltzeko eskubidea dugu.
Askatasun Motak
- Askatasun Positiboa: Norberak bere bizitzako erabakiak hartzea.
- Askatasun Negatiboa: Banako bakoitzak bere nahi guztiak betetzeko inola oztoporik eta trabarik ez jartzea.
Gobernu Formak eta Kant-en Printzipioak
Monarkia Absolutista
Errege-erregina bere hitza lege bihurtzen duen gobernu mota da.
Kant-en Printzipioak
- Askatasun Printzipioa (Kant): Gizarteko kide guztiok askeak garela defendatzen duen printzipioa.
- Mendekotasun Printzipioa (Kant): Gizarteko kide guztiak lege bihurtzea.
- Berdintasun Printzipioa (Kant): Munduko guztiak berdinak izatea defendatzen du.
Konstituzionalismoa
Botere gehiegikeriak ez egoteko arau multzoa da.