Antropologia Kulturala: Gizarte Eboluzioa eta Egiturak

Clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,5 KB

Antropologia Kulturalaren Ekarpenak

Antropologia kulturalak giza taldeen bizimoduak eta haien bilakaera ditu aztergai. Honen helburua kultura aztertzea da, hau da, gizakiak errealitatea nola interpretatzen duen erakustea.

Portaera Soziala

Portaera soziala ez da soilik gizartearengan eragiten duten baldintza materialen ondorioa; kulturaren esparruko gatazka egoerei aurre egiteko erantzun sinbolikoa ere bada. Antropologiak kultura-adierazpen horiek interpretatzen ditu, eta zer esan nahi duten ulertzen saiatzen da.

Gizarte Moten Bilakaera

Lehenengo Gizarteak: Ehiztari-biltzaileak

Goi Paleolitoan, duela 35.000 urte inguru, berdintasun gizarteak agertu ziren. Ehiztariak eta biltzaileak ziren, eta haien ekonomiaren oinarria trukea zen. Klan nomada hauetan buruzagi bat zegoen.

Nekazaritza-Gizarteak

Duela 10.000 urte inguru hasi ziren garatzen. Ehiza larria agortu egin zen, eta biztanle kopuruak gora egin zuen. Aldaketa horiek beste baliabide batzuk erabiltzera behartu zituzten giza taldeak, eta erabat aldatu ziren. Ordurako sedentarioak ziren, eta horrek beste ekonomia mota bati eman zion bidea: ondasunak pilatzean eta kontrolpean birbanatzean oinarritutakoa.

  • Soberakinak lehen aldiz pilatu zituzten.
  • Ondasunen birbanaketa beharrezko bilakatu zen. Gizarte biltzaileetan ere egiten zen, baina ez modu berean. Lehenengoak lehiaketa-banaketen modukoak ziren, eta helburua gizonezko bikainek bizilagunak eta jarraitzaileak liluratzea zen.
  • Gizarteak hierarkietan banatuta zeuden, botere erlazioaren arabera.
  • Batzuk buruzagi gerrariak ziren, inguruko herrixkak baino harantzago zeudenei ere gerra egiten zietena.
Estatu Sortu Berriak

Ekialde Hurbilean agertu ziren, K.a. 3500. urtean Mesopotamian, gizarte antolamendu berri batekin.

Ezaugarriak:
  1. Boterea zentralizatuta egotea.
  2. Gizartea are maila gehiagotan banatuta egotea (militarrak, erlijiosoak, administraziokoak eta eskulangileak).
  3. Funtzioak argi eta garbi banatuta egotea.
  4. Ondasunak berdintasunik gabe banatuta egotea.
  5. Hiri-garapena egotea.
  6. Kultura-garapen handia egotea.

Antropologia Kulturalaren Lana

Antropologia kulturalaren lana antzinako herrietan zer gertatu zen ikertzea da. Halakoei esker, hobeto uler dezakegu giza espeziea nola joan den sozialki eratzen eta hainbat gizarte-eredu nahiz bizimodu garatzen.

Entradas relacionadas: