Antropologia Kulturala: Oinarrizko Kontzeptuak
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 3 KB
Antropologia Kulturala XIX. mendearen amaieran sortu zen diziplina gisa. Gizakiaren bizimodua oinarri hartuta aztertzea zuen xede, hau da, gizakiak sortzen duen kulturaren eta garapen-eremu duen kulturaren ikuspuntutik. Bi zutabe nagusi ditu: etnografia eta etnologia.
Etnografia
Herri baten bizimodua deskribatzen du. Horretarako, ikertzailea ahalik eta sakonen barneratu beharko da ikertzen duen herri horretan.
Etnologia
Alderdi edo ezaugarri bat (adibidez, oparia, familia-egitura, hileta-errituak...) ikertzen du hainbat kulturatan, antzekotasunak eta desberdintasunak alderatzeko.
Protokultura
Hitzez hitz, denboran izan den lehenengo kulturaz ari da. Landu gabekoa da. Gizakiak berezkoa duen fenomenoa izan arren, hitz hori erabiltzen da, baita ere, animalien zenbait jokaeraz aritzeko, gizakiaren bereizgarri baten tankerakotzat jotzen ditugunez.
Kultura Materiala
Giza talde batek ekoizten eta erabiltzen dituen objektuez eratuta dago, bai eta talde horren erakunde eta egitura politikoek ere.
Subkultura
Pertsona talde bat deskribatzen du. Taldeko kideek zenbait ezaugarri komun dituzte, gehienen bizimodu orokorraren edo kultura nagusiaren aldaerak direnak.
Kontrakultura
Kultura nagusiarekiko gatazkatsuak diren joerak, pentsamenduak eta balioak biltzen ditu. Egia da edozein kulturatan daudela kultura nagusiaren kontrakoak diren alderdi edo ezaugarriak, baina "kontrakulturaz" ari garenean, gutxiago egonkor eta antolatuago dauden mugimenduez ari gara.
Kultura Aniztasuna
Gizakiari munduan bizitzeko bururatu zaizkion hainbat moduren ondorioa da, eta honako hauetan adierazten da: hizkuntzetan, erlijio-sinesmenetan, artean, musikan, eta abar.
Eboluzionismoa
Eboluzio biologikoa gertatu zen era berean gertatu da eboluzio kulturala ere. Espezie biologiko batzuk besteak baino antzinakoagoak diren bezala, gauza bera gertatzen da kulturarekin ere: batzuk besteak baino primitiboagoak dira. Bi joera nagusi daude: lerrobakarra eta lerroanitza.
Difusionismoa
Kultura aniztasuna ez da sortzen kultura bakoitza bere kabuz jardunez; aitzitik, kultura batzuen eta besteen arteko kontaktu eta eraginen emaitza da.
Etnozentrismoa
Gainerako kulturak beren kulturatik epaitzen dituztenen jarrera da, beren kultura "onena" dela uste dutelako. Bi joera nagusi daude: batetik, beren kulturakoak ez direnak ulertzeko ezintasuna dutenak; eta bestetik, beren bizimodua besteena mespretxatuz goratu nahia. Joera hori izaten da fenomeno hauen oinarria:
- Xenofobia
- Arrazakeria
- Kultura-asimilazioa
- Chauvinismoa
Erlatibismoa
Jarrera honek kultura bakoitza haren baitatik bertatik aztertzen du, beste kulturetatik letorkeen irizpide, balio edo araurik erabili gabe. Hasieran jarrera ona da, giza bizimodu guztiekiko begirunea adierazten baitu. Baina, bestalde, kulturak eremu itxitzat ditu, beren barnetik baino balioetsi ezin diren konpartimentu estankotzat.