Antropologia Santo Tomas Akinokoaren arabera: Arima eta Ezagutza

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,57 KB

Giza Arima

Santo Tomas Akinokoaren arabera, giza arima Jainkoak sortua da eta hilezkorra da. Gizakia substantzia bakarra da, materiaz (gorputza) eta formaz (arima) osatua. Forma hori materiaren lehenengo aktoa da, existitzea eta bizitzeko funtzioez baliatzea ahalbidetzen duena. Aristotelesek ez bezala, Santo Tomasek zioenez, arima eta gorputza bakoitza bere aldetik egon daitezke, nahiz eta arimak gorputzaren beharra duen bere funtzio organiko eta sentipenezkoak garatzeko. Hala ere, giza arimak beste funtzio batzuk ere baditu, eta horregatik, substantzia materiagabea dela uste da.

  • Arima, substantzia materiagabea den aldetik, hilezkorra da. Hala ere, ez da betikoa, sortua baita.
  • Arima bakarra da eta horrek hartzen ditu bere gain berezkoak dituen funtzio guztiak, adimena eta nahimena; baita gorputzarekin batera egiten dituenak ere, organikoak eta zentzumenenak.
  • Arima Jainkoak sortu zuelako existitzen da.
  • Giza arimak adimena eta nahimena dauzka. Arimak zenbait ahalmen gauzatzeko ez du gorputzaren beharrik. Gauzen forma eta esentzia ezagutzeko gaitasunaz gain, ongia desiratzeko ahalmena du.

Ezagutza

Ezagutza, gauzaren eta ezagutzeko adimenaren arteko egokitzapena gertatzean sortzen da, bi potentzialak aktibatuz. Hau gizakiari berezko zaion funtzio bat da. Gorputzaren eta arimaren artean dagoen substantziazko lotura da gizakia.

Gorputza, zentzumenekin lotuta, forma hautemangarriak bereganatzeko gaitasuna da eta arima, forma adigarriak hartzeko ahalmena. Zentzumenen esperientziatik abiatuta osatzen dira kontzeptuak. Adimenak substantzien formak gauzei lotuta ezagutzen ditu.

Abstrakzioaren Teoria

Adimenak kontzeptuen abstrakzioa egiten du, sentipenezko ezagutzak emandako datuetatik abiatuz. Zentzumenezko species-ak (kanpo-zentzumenak) zentzumenen datuak, irudiak edo fantasiak irudimenean uzten ditu. Adimen egilearen abstrakzio-gaitasunak irudi horiengan eragiten du, horrek banakako osagaiak baztertzen ditu eta, horrela, species impressa lortzen du.

Formak ezagutzeko adimen bakarra dago, baina adimen horrek gaitasun bikoitza behar du: bata abstrakzioak egitekoa (adimen egilea) eta bestea kontzeptuen arabera ezagutzekoa (adimen posiblea).

Ezagutzaren Faseak

  1. Zentzumenak banakako objektuez eta objektu materiadunez jabetzen dira.
  2. Zentzumenezko hautemateak objektuaren irudi edo fantasma bat uzten du oroimenean.
  3. Adimen egileak fantasma esperientziaren abstrakzioa egiten du.
  4. Adimen posiblea kontzeptu unibertsalaren sortzailea da.

Entradas relacionadas: