Antropologiaren Oinarriak eta Atal Nagusiak
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,08 KB
Antropologiaren 4 Atal Nagusiak
- Antropologia biologikoa/fisikoa: Giza espeziearen azterketa. Gizakiaren jatorria eta eboluzioa, ezberdintasun fisikoak, ezaugarri eta aldaketa genetikoak, eta ingurune-egokitzapen fisiologikoak aztertzen ditu (gizakien oinarri biologikoa eta animalien jatorria aztertuz).
- Antropologia kulturala eta gizarte-antropologia edo antropologia soziala: Kultur eta gizarte-aniztasuna aztertzen du, gaur egun eta iraganean. Tradizioak, sinesmenak eta gizarte bateko kultura aztertzen ditu.
- Arkeologia: Iraganeko portaerak eta arrastoak aztertzen ditu.
- Antropologia linguistikoa: Hizkuntzen aniztasuna aztertzen du.
Antropologia, Etnologia eta Etnografia
Antropologia eta etnologia nahiko antzekoak dira. Etnografia, ordea, ez.
Etnografia
(etno= herria/taldea; grafia= deskribapena): Landa-lanean jasotako lehen datuen transkripzioa adierazten du. Hasierako fasea da. Herrien/etnien deskribapena. Kultura espezifiko baten azterketa zehatza eta deskribapena. Behaketa da teknika nagusia.
Etnologia
(etno= herria; logia= azterketa): Herrien/etnien azterketa. Kultura ezberdinak konparatuz ondorioak ateratzen ditu, sintesia egiteko. Konparazioa da nagusia beste kultura-ereduekin. Metodoa: Datuak interpretatzea. Deskribapenetik harago, gizarteetan ematen diren ezaugarri komunak eta aldagaiak aztertu eta interpretatzen ditu.
Antropologia
Orokortzea eta konparazioa. Pertsonen eta giza taldeen arteko harremanak, egitura soziala, etab. aztertu eta konparatzen ditu. Etnologiak egindako analisiak konparatzen ditu.
Beraz, etnografia, etnologia eta antropologia hirukoteak argi bereizitako metodologia-etapak osatzen dituzte:
- Lehenik: behaketa eta deskribapena (Etnografia)
- Bigarrenik: datuen interpretazioa (Etnologia)
- Azkenik: orokortzea eta konparazioa (Antropologia)
Antropologia Metodoak
- Landa-lana: bertara joan eta bertan bizi (adibidez, Malinowski Europan).
- Behaketa parte-hartzailea: aztertu nahi den kulturan parte hartuz ezagutzea.
- Elkarrizketak (talde txikietan): hizkuntza ikastea, biografiak, genealogiak, etab.
- Ikuspegi etikoa: errespetua izatea, bestela arazoak sor daitezke.
- Munduari buruzko ikuspegi propioa duten gizarte-subjektuekin harremana: beste pertsona ezberdinak aztertzea.
- Aberastasun epistemologikoa: hiztegi espezializatua, aberasgarriak dira, eboluzio teorikoa izan dutelako.
- Kontzeptu teorikoen historiak.
Emic eta Etic Ikuspuntuak (kultura aztertzeko)
Kultura aztertzeko dauden ikuspuntuak dira:
- Emic: bertakoaren ikuspuntua.
- Etic: kanpokoaren ikuspuntua.
Bi ikuspuntuak bateragarriak dira, eta biak beharrezkoak dira fenomeno sozial baten ikuspegi osatua izateko. Emic eta Etic izenak Kenneth L. Pike hizkuntzalariak proposatu zituen 1950eko hamarkadan, bi ikuspegiak aztertu zituen lehena izanik.
Emic ikuspuntuak fenomeno kultural bat bertako kulturaren ikuspuntutik aztertzen du, bertakoaren jokaera ulertzen lagunduz. Etic ikuspuntua, berriz, konparatiboa da, beste kulturekin alderatuta.
- Emic ikuspuntutik: kultura osotasunean aztertzen da. Ikerketa-tresnak kualitatiboak (ezaugarriak neurtzen dituztenak), etnografikoak eta epe luzerakoak dira.
- Etic ikuspuntutik: kultura eredu estandar baten arabera ikertzen da. Behaketa zehatzak eta kuantitatiboak erabiltzen dira.
Antropologiaren Sarrera eta Jatorria
XIX. mendeko bigarren erdian kokatu ohi da antropologiaren sorrera, diziplina independente gisa. Antropologia orokorraren aztergaiak oso anitzak ziren (paleontologia, herri indigenak, mendebaldeko gizarteetako folklorea...). Natur zientziekiko diziplina autonomo gisa garatzen hasi zen pentsamendu ilustratuaren gorakadarekin eta positibismoarekin batera.
Garapen historikoa lotuta dago kolonialismoarekin eta iraultza industrialarekin.
Kolonialismoa
Herrialde garatuetako (kolonizatzaileak) zientzialariak herri indigenak aztertzen hasi ziren: erritoak, sinesmenak eta ohiturak. Gizarte indigenen (gizarte 'primitibo') azterketara bideratutako zientzia. Egituraketa soziala eta kultura aztertzea zuen helburu, beti ere herrialde garatuetako ikuspegi eta ezagutzatik 'beste' gizarte horiek aztertuz.
Kultura
Gizakiari beste animaliekiko ezberdintasun kualitatibo bat ematen diona.
Antropologiaren Helburua
Giza ezagutza lortzea. Ezaugarri biologikoetatik harago. Gizarte konplexuan bizi da: jokabide-arauak, antolatzeko moduak...
Ikuspegi Integrala
Antropologia gizakiaren ikerketa da, gizakia modu integralean aztertzen duena, bere dimentsio biologikoa eta kulturala kontuan hartuz.