Antzerki Erromatarra: Plautoren Miles Gloriosus eta Erromatar Literaturaren Ibilbidea
Clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 5 KB
MILES GLORIOSUS
Miles Gloriosus obraren egilea Plauto da, garai hartako idazle ospetsuenetakoa. Plautok, fabulla palliatae antzezlanak egin zituen. Miles Gloriosus generoa komedia da eta antzerki batean interpretatzeko da. Miles Gloriosus antzeztu zen K.a. II. mendean, obra bost zatitan banatzen da hainbat eszenekin, lehenengo eta bostgarren ekitaldiak izan ezik.
Plautoren komediak beti dituzte ezaugarri berdinak, adibidez, latin vulgarea, prostituzioarekin lotuta eszenaren bat, esklabu argiegiak edo leloa, agure endekatua edo zikoitza, hitz jokoak etab. Ezaugarri ohikoenak esklabu argiegia edo leloa (Paletrion eta Esceledro) prostitutak (Filocomesio eta Acroteleutium/Milphidippa) eta agurea (Periplectomenus).
Gehien gustatu zaidana izan da laugarren ekitaldiko hirugarren eszena. Eszena honetan, Palestrion eta Pirgopolinices agertzen dira. Gustuko dudana elkarrizketatik da Palestrionen argitasuna. Palestrion bere jabea konbentzitzen du Filocomesio libre uzteko eta bere bitxiak eta jantziak emateko, istorioa gerrarik gabe amaitzeko.
LITERATURA
Erromatar Antzerkia: Tragedia eta Komedia
Erroman lehen garatutako generoa izan zen. Pertsonaiak bakarrik hitz egiten dute eta antzerkia aurkeztuta izateko da. Lehenengo antzerkiak K.a. III. mendean sortu ziren eta bi autore nagusi daude, Plauto eta Terentzio.
Erromatarrek landu zituzten tragediak eta komediak, baina komediak landu zituzten gehiago. Komediak, bi ataletan banandu ditzakegu, fabulla palliatae eta fabulla togatae. Palliatae gai greziarrei buruzko komediak ziren eta togatae komedia latindarra. Plauto, bere komediak fabulla palliatae dira, greziar komedia imitatzen du. Plautok 130 bat komedia idatzi zituen, kritika asko jaso zuen, bere latin vulgareagatik. Argumentua zen garai hartako bizimodua erromatarren ezaugarriak exageratuak eta komikoak egitea. Miles Gloriosus, Menaechmi, Aulularia, Pseudolus, obra nagusiak izan ziren.
Terentzio komedietako argumentua argiagoa da eta pertsonaiak psikologia aldetik landuagoak dira, baina ez hain barregarriak. Bere lexikoa Plautoren baino urriagoa zen, baina egitura aberatsagoa. Obra nagusi batzuk izan ziren, Andria, Heauton Timorumenos, Eunuchus, Adelphoe.
Poesia Epikoa: Virgilio eta Lukano
Epika poesiaz egindako narrazio heroikoa da. Daude bi egile ospetsuak: Virgilio eta Lukano. Virgilio, Erromako poeta nazionala da eta Bucolica, Georgica eta latinezko poema epiko gorenaren, Eneida, egilea izan zen. Bere bizitzako azken hamaika urteak Eneida idazten eman zituen, perfekzioa bilatzen. Epopeia homerikoan abertzaletasunik ez dago, Virgilioren poeman, garaipen heroikoa eta abertzaletasuna batera doaz. Lehenengo sei liburuetan Homeroaren Odisea hartu zuen eredu, heroiaren bidaia eta azken seietan Iliada, borrokak.
Lukano epika Neronen garaian. Lukanoen ezaugarri nabarmen bat arrazionalismoa zen, modu arrazional eta zientifiko batean azaltzen ditu gertaerak Lukanok. Poemetan, hiru protagonista agertzen ziren, Zesar, Ponpeio eta Katon, baina ez heroi moduan. Lukanok Pharsalia poema epikoa idatzi zuen.
Poesia Lirikoa: Katulo, Horazio eta Ovidio
Genero lirikoak zerbait edo norbaiti buruzko barne sentimendu eta pentsamenduak azaltzen ditu eta helburua da entzulegoa hunkitzea.
-Errepublika garaia: Katulo idazlea nabarmentzen da. Katuloren obra eta bizitza oso lotuta daude zeren bere bizitza bertsoetan islatzen da, eta bere olerkiak grinaz eta pasioz idazten zituen. Liber da Katuloren poema bilduma, sentipen oso errealak agertzen dira. Hiru motatako poemak: mitologikoak, gutxitan baina oso ezagunak, adibidez, Tetis eta Peleoren ezkontza. Beste mota da lagun eta etsaiei idatzitako poemak, umorez lagunei eta gorrotoz etsaiei. Eta amodiozko poemak Lesbiari dedikatuak, hemen estilo familiarra erabili zuen eta naturala.
-Inperio garaian: Augustoren garaian, urrezko garaian, bi pertsonaia nabarmen: Horazio eta Ovidio. Horazio, garai guztietako poetarik garrantzitsuenetakoa da. Bere estiloak oreka, harmonia eta perfekzioa bilatzen ditu, poemak errepasatzen behin eta berriro hobetzeko asmoz. Bere lanak: Epodoak, gaztetan idatzitako hamazazpi poema, famatuena Beatus ille, carpe diem. Satirak ere idatzi zituen. Odak, lau liburu ehun eta lau poemaz osaturik. Gai filosofikoak garrantzitsuak izan ziren.
Ovidiok, ikasi zuen oratoria eta poemagintzan eman zuen bizitza. Lan inportanteenak: poema erotikoak, Amores, maitale guztiak agertzen dira haien kezkekin. Heroidak, mitologian oinarrituta. Ars amandi, maite dugun pertsonaren maitasuna nola lortu, 3 etapekin: amodioa aurkitu, konkistatu eta mantentzea. Remedia amoris da maitasunaren kontrako antidotoa.