Antzerki Latindarra: Plauto eta Terentzio
Clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,29 KB
Komedia latindarra k.a III. mendean garatu zen Erroman; Greziako garai helenistikoan garatutako komedian oinarritu ziren latindar obrak. Antzerkiaren inguruan hitz egiterakoan, oinarrizko bereizketa egin behar da TRAGEDIA eta KOMEDIAREN artean; komediak k.a II. mendean goia jo zuen Plauto autoreari esker. Komedia latindarrak sekulako arrakasta izan zuen herritarren artean, Plautorenak batez ere. Erromatarrek bi komedia mota garatu zituzten: palliatak izan ziren arrakastatsuenak; ezaugarri nagusia argumentua eta pertsonaiak Grezian kokatzen direla da. Bestalde, komedia togatak erromatar pertsonaiak eta egoerak ditu oinarritzat.
Plauto k.a II. mendeko autore ospetsua izan zen, komedia palliatak idatzi zituen. Obren artean Miles gloriosus, Aulularia eta Mostellaria nabarmentzen dira. Ezaugarriak:
Obretan klase ekonomiko altuko pertsonaiak (burgesak) erridikulizatzen dira.
Plautok pertsonai tipoak erabiltzen ditu, ezaugarri komunak dituzten karaktereak: emagaldua, agurea, maiteminduak, esklabo tranpatia…
Antzerkia hasi baino lehenago pertsonai batek publikoari argumentua kontatzen zion
Plautoren komediek mundua aldrebes erakusten dute: esklabuak dira istorioko heroiak eta protagonistak
Barrea sorrarazteko tekniken artean hurrengoak nabarmendu daitezke: pertsonaien mugimendu zakarrak, elkarrizketa lizunak, egoera erridikuluak…
Pertsonaiek publikoarekin elkarrizketak mantentzen zituzten eszenatokitik
Eguneroko hizkuntzaren erabilera nabarmentzen da
Erromatarrek bi tragika mota landu zituzten: cothurnata (greziar kutsua zuten) eta paretexta, erromatarra zen guztiz.
Terentzio k.a II. mendean bizi izan zen; eta ez zuen Plautok bezain besteko osperik lortu. Izan ere, Terentziok greziarren fintasuna eta elegantzia imitatu zituen, publikoari gustatzen zitzaizkion txisteak ekidituz. Plautok baino estilo landuagoa du. Plauto barre eragilea da; Terentzio hezitzailea eta moralista da. Bere obrarik nabarmenenak Adelphi, Adelphoe, Hecyra eta Eunuchus dira.