Antzerki Latindarraren Sarrera
Clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,76 KB
Erromatar Antzerkia: Plauto eta Terentzio
1. Jatorria (Herri Komedia)
- Oinarrizko idaztarauak finkatu gabe. Hizkuntza zakarra.
- Jendearen arteko elkarrizketetan dute jatorria, batekotasunean oinarrituta.
- Joko feszenikoak (carmin fescennina): Antzezleek aurpegia mozorroz estalita, ironiaz eta irainez beteriko elkarrizketak izaten zituzten.
- Atelan farsak: Bat-batekotasunean oinarritutakoak. Hari baten inguruan, irri eta trufazko elkarrizketak asmatzen zituzten. Herri tipoak: Maccus (Tripontzi), Pappus (Aitona), Dossenus (azpikerizalea), Buccus (aho handia).
- Saturae: akzio eta testu gabeko elkarrizketei, musika eta dantza gehitzen zizkieten. Gai eta tonu ugaritasunagatik, baita bertso ezberdinak eramateagatik erabiliak.
- Etruriar dantzak: testu jakin gabeko txirulaz lagundutako antzezle profesionalek dantzatutakoak.
Livio Androniko izan zen, K.a. 240. urtean, Erroman lehenengo aldiz tragedia greziar bat itzuli eta antzeztu zuena. Data hau antzerki latindarraren sorrera bezala hartzen da. Autoreak, greziar antzezlanak egokitzera mugatuko dira.
Antzerki generotik garrantzitsuenak tragedia eta komediak dira.
2. Tragedia
- Egoera gatazkatsuen handitasuna aipatzen duen genero dramatikoa.
- Pertsonaiak egoera zoriontsutik zoritxarrekora pasatzen dira.
- Protagonistak: jainkoak, erregeak edo heroiak.
- Gertakizun larriak.
- Ikusleen errukia eta beldurra sentiaraztea du helburu.
- Egilerik nagusiena Seneka izan zen.
Senekaren tragediak
- Kezka moral eta politikoak. Obra mamia filosofikoa eta politikoa ere. Gaiak: gizakiaren pasioak, gorrotoak… Heroi-pertsonaien erabilera, elementu tragikoa gizonen bihotzean dago eta ez da jainkoaren zigorraren ondorio bat.
- Emakume eta, batez ere, tiranoen psikologia aztertzen ditu.
- Berpizkundeko tragedian eragina.
- Lanak: Hedea, Edipo, Fedra.
3. Komedia
- Antzinako antzerki tradiziotik sortua. Antzezleak gizonezkoak dira. Ez dituzte aurpegiko mozorrorik erabiltzen eta ileorde bereizgarriekin azaltzen dira.
- Eguneroko bizitzatik hartutako giza egoerak dira; ikusleak ezagunak dituen une sozial batekin erlazionaturik dauden egoerak.
- Pertsonaiak sinpleak.
- Barrearen eta isekaren bitartez egoera baten kritika egiten da.
- Bukaera zoriontsua.
Eszenetan zatitua
- Didaskalia: zenbait erreferentzia eman: egile latindar izena eta izenburua.
- Argumentua: Antzezlanaren bertsozko laburpena.
- Hitzaurrea: funtsezko bi zati, antzezlanaren edukia eta alderdi literarioa.
Bi komedia mota
- Fabulae palliatae: Idazle nagusienak Plauto eta Terentzio. Greziako komediaren gaiak erromatar giroko izaera ohituretara egokiturik. Contaminatio teknikaren erabilera. Garaiko gizartea islatzen dituztenak: esklabo merkatariak, agure gordinak…
- Togata: erromatar gaiak. Herriak ez zituen hain maitagarri.
4. Plauto
- Hainbat lanbideetan ibili zen. K.a. 215. urtean lehenengo lanak. Arrakasta lortu arte miserian bizi.
- Bere garaiko komedia egilerik ospetsuena.
- Amodio-grina eta desioen poderioz mugitzen den erdi-mailako gizartea.
- Eredu greziarrak askatasun handiz erabiltzen ditu.
- Bere helburuen artean, ikuslea ondo pasatzea eta berehalako arrakasta.
- Hizkuntza oso argia.
- Soldadu harroak eta esklabo maltzurrak ageri dira.
- 21 komedia idatzi zituen.
- Lanak: Mostellaria (fantasmaren komedia), Pseudolus (gezurtia), Aulularia (lapikotxoa), Amphitruo…
5. Terentzio
- Afrikan jaiotako gazte esklaboa. Grekera literatura ikasi. Nobleen inguruan bizi izan zen beti.
- Bere lanetan imitatzen saiatzen da.
- Hitzaurrearen erabilera: pertsonaien barne-bizitza islatzeko: sentimenduak, gorabeherak, borroka moralak.
- Helburua: irribarre ulerkorra.
- Pertsonaiak: gurasoak seme-alaben jokaeraz eta heziketaz arduratzen dira.
- Hizkera landuagoa.
- Sei komedia: Andria, Hecyra (amaginarreba), Heautontimorumenos (norberaren borreroa), Phormio (protagonista parasitoaren izena), Eunuchus, Adelphoe (modu desberdinean hezitutako anaiak).
6. Terentzio eta gero
- Antzerkia izugarrizko beherakada egiten du.
- Antzezten diren lanak:
- Mimoa: txantxa, egoera komiko eta erotismoz betetako eszenak. Ezaugarriak: dantza, musika eta keinua.
- Pantomima: aktore bakar batek betetzen zuen pertsonaia desberdinen papera. Ezaugarri nabarmenak: dantza eta mimoak.
7. Latin Esamoldeak
- Captatio benebolentiae
- Eskatzea edo entzunaretoan borondate ona (arreta, errespetua, itxaropen edo interesa). Egilea, olerkaria, aktoreak eskatzen du onginahizkoa izatea berarekin eta lanarekin, inperfekzioak alde batera utzita borondate onarekin egin duenez gero.
- Casus belli
- Gerra-arazoa. Kausa ekartzen duen zirkunstantzia edo gerra-akzioa hasteko aitzakia.
- Confer (cf, cfr)
- Beste lan bat kontsultatu behar den idazkietan esateko erabiltzen dena.
- Contraditio in terminis
- Bi kontzeptu desberdin esanahi desberdinekin espresio bakar batean espresatzea.
- Corrigenda
- Liburuen amaieran erabiltzen da zuzendu beharreko hitzak edo esaldiak adierazteko.
- Cum laude
- Unibertsitateko gradu akademiko handiena lortu den betetze maila esateko erabilitako lokuzio latindarra, eskuarki doktoregoa.
- Curriculum vitae
- Pertsona baten datuak eta esperientzia garrantzitsua laburtzen dituen dokumentua.
- Deficit
- Sarrerei gastuekin oreka daitezela falta zaien kantitatea.
- Superavit
- Gastuetarako sarrerak gainditzen dituen kantitatea.
- Desideratum
- Nahia edo arnas hartzea oraindik ez dena bete.
- Desiderata (pl)
- Bizitzako zorionaren bilaketaren gaineko olerki ezaguna. 1927an Max Ehrmannen eskutik.
- Do ut des
- "Eman nazazula ematen dut". Edozein itunetan tratu elkarrekikotasunaz jarduteko erabiltzen zen.
- In Albis
- Literalki burua hutsik esan nahi duen lokuzio latindarra. "Hartzea, egotea, uztea" etab. aditzarekin erabiltzen da.
- Ipso facto
- "Gertaera honengatik". Erabiltzen da ere "azkar" bezala; literalki, gertaera berean. Ohiko itzulpena "eagintzan" (en el acto) da.
- Iunior, Senior
- Iunior, Juvenis-en konparatiboa da (gaztea). Senior, Senex-en konparatiboa da (zaharra).
- Panem et circenses
- Gutxiesteko erabiltzen den latinezko esaldia. Gobernuak jendea lasai eduki eta gertaerak ezkutatzeko erabiltzen dituen praktikak deskribatzen ditu.
- Per capita
- Literalki buru bakoitzeko esan nahi duena. Biztanleko hitza sinonimoa da.
- Placibo
- Ekintzarik ez duen baina efektu terapeutikoa sortzen duen substantzia.
- Primum vivere, deinde philosophari
- "Lehenengo bizi, gero filosofatu". Teorizatzen dabiltzanei ohartarazteko.
- Prosit
- "Qué aproveche!".