Antzerkia eta Literatura Mugimenduak: Erromantizismotik Sinbolismora

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,09 KB

Antzerki Mugimendu Nagusiak

Antzerki Erromantikoa

  • Gaiak: Ilunak, maitasuna eta heriotza (askotan lotuta).
  • Pertsonaiak: Pasio bizien artean eztabaidatzen diren izakiak.
  • Egitura: Hiru unitateen erregela apurtzen dute; prosa eta poesia nahasten dituzte.
  • Estiloa: Oso konplexua, lexiko exotikoa eta adjektibazio aberatsa.

Antzerki Errealista

  • Helburua: Uneko gizartea islatzea.
  • Pertsonaiak: Izaki erreal gisa agertzen dira, ez idealizatuak, ikuslea identifikatuta senti dadin.
  • Egitura: Forma klasikoetara itzultzen da, baina berrikuntzak ere badaude (adibidez, ekitaldi bakarrean batzea).
  • Estiloa: Naturala eta erraz ulergarria izatea bilatzen da, pertsonaia bakoitzaren izateko erara moldatuz.

Antzerki Motak: Ihesa eta Konpromisoa

Ihes egiteko Antzerkia

Ikuslego burgesari zuzendua. Komediak eta dramak eskaintzen ditu erdi- edo goi-klaseei buruz, baina kritika gutxi egiten du, ikuslegoa ez ofenditzeko. Helburu nagusia ikuslegoa entretenitzea da.

Errealismo Kritikoko Antzerkia (Konpromisuzkoa)

Errealitatearen deskribapena da, faltsutu gabe eta alderdirik desatseginenak alde batera utzi gabe.

Antzerkigile Garrantzitsuak

Henrik Ibsen

  • Gai nagusia: Norberaren betetasuna.
  • Ezaugarriak: Pertsonaien psikologian sakontzen du. Pertsonaia erreal eta hurbilengatik nabarmentzen da.
  • Obrak: Itsasoko Anderea, Ahate Basatia.

August Strindberg

  • Gai nagusiak: Instituzioen aurkako matxinada eta barne munduaren proiekzioa.
  • Etapak:
    1. Naturalista (Erromantizismoaren gehiegikerien aurkako erreakzioa).
    2. Abangoardiako antzerkiaren aitzindaria.
  • Obrak: Julia Andereñoa, Aita.

Anton Txekhov

Errusiar Antzerki Berriaren aitzindari kontsidera dezakegu.

  • Gaiak: Norbanakoaren bakardadea eta porrota (frakasoa).
  • Obrak: Hiru Ahizpa, Kaioa.

Sinbolismoa

Sinbolismoaren Ezaugarriak

Frantzian 19. mendearen amaieran jaiotako mugimendu poetikoa da. Poeta sinbolisten modernotasuna ezagutza-forma berriak bilatzean datza. Sinbolismoa okultismoarekin eta misterioarekin lotzen da.

  • Bertso librearen erabilera du bereizgarri.
  • Baliabide erabiliena sinestesia da.

Charles Baudelaire

Aldi honetako poetarik garrantzitsuena da, ulertua ez izan arren, ezarritako konbentzio guztiak utzi zituelako.

  • Funtsezko ekarpena: Las flores del mal (Gaizkiaren loreak).
  • Obra hori gaitzaren laudorioa da, satanismora hurbiltzen dena eta gizartea eskandalizatu zuena.
  • Baudelaire spleen-etik (asperkizunetik) abiatzen da, poetak baztertzen duen munduan duen egoera adierazteko.
  • Garrantzi handia eman zion sinestesiari.
  • Maitasuna muturrekoa da bere obran.

Garaiko beste autore garrantzitsu batzuk

Moreas, Verlaine, Rimbaud eta Mallarmé.

Gustave Flaubert eta Errealismoa

Madame Bovary obraren testuingurua

Testu zati hau Gustave Flauberten, XIX. mendeko idazle frantsesaren, Madame Bovary obrakoa da. Industrializazio garaian idatzi zuen, hiriak industrializatzen eta garatzen hasi zirenean.

Biztanleriaren hazkundeak eta gizarte klase berrien sorkuntzak eragin nabaria izan zuten idazleengan. Obra Errealismoari dagokio, eta mugimendu honen ezaugarriak hauteman ditzakegu:

  • Deskribapen erreala eta xehetasun handikoa.

Abd.:.....

Estiloa: Zeharkako Estilo Librea

Flauberten berrikuntza estilistiko nagusietako bat zeharkako estilo librea izan zen. Hau argi ikus dezakegu galderen bidez, edo "litzateke", "-t(z)en zuen" bezalako formen erabileran.

Entradas relacionadas: