Antzinako Egipto: Bizimodua, Ekonomia eta Kultura

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,62 KB

Antzinako Egiptoko Ekonomia eta Baliabideak

Antzinako Egiptoko aberastasun-iturri nagusia nekazaritza zen. Zerealak, barazkiak eta frutak ere bazituzten.

Nekazaritza eta Baliabide Naturalak

Gainera, Egiptoarrek Nilo ibaiaren ertzean berez ugari hazten den papiro izeneko landarea aprobetxatzen zuten idazteko edo sokak, saskiak eta ontziak egiteko. Lokatza ere ugari zutelako, adobaz egiten zituzten etxeak eta eraikinak.

Abeltzaintza eta Merkataritza

Abeltzaintza garatu zuten abere batzuk etxekotuz: txakurra, astoa, behia, ahuntza, ardia eta txerria hezi zituzten. Antzinako Egiptoko herri buruaskia zen, eta ondorioz, merkataritza ez zuten asko garatu.

Artisautza eta Lanbideak

Monumentuak eta jauregiak egiteko harria basamortuko zenbait eremutatik lortzen zuten. Artisau onak zituzten:

  • Harginak
  • Meatzariak
  • Eskultoreak
  • Margolariak
  • Igeltseroak
  • Zurginak

Lantegietan lan egiten zuten, eta kalitate oneko produktuak egin arren, Egiptoko gizartean ez zituzten asko estimatzen.

Egiptoko Gizartea eta Etxebizitzak

Aberatsen Etxebizitzak eta Bizimodua

Aberatsen etxeak laukizuzenak ziren eta erdian familia biltzeko gela handia zuten, baita logelak, bainua, komuna, etab. ere. Berotik babesteko, hormak irekigune gutxikoak ziren. Altzariak sinpleak ziren. Ondoan biltegiak, ukuiluak, sukaldea eta zerbitzarien (asko izaten ziren) bizilekuak zeuden. Gainera, lorategiak eta urmaelak egiten zituzten.

Erlijioa, Hilobiak eta Idazkera

Heriotza, Momifikazioa eta Hilobiak

Hil ondoren pertsonaren espiritua gorputzera itzultzen zela sinesten zuten, eta horregatik, gorpuak momifikatu eta sarkofagoetan sartzen zituzten. Eraikitzen zituzten hilobietan objektu asko uzten zituzten, hildakoak bizitza berrian beharko zituelakoan. Horretarako, piramide handiak eraiki zituzten, faraoien hilobi izan zitezen.

Monumentu eta Eskultura Kolosalek

Faraoien eta haien emazteen, apaizen, eskribauen eta abarren eskultura asko ere egin zituzten. Batzuk oso handiak eta haitzean tailatuak dira.

Idazkera Hieroglifikoa eta Bere Garapena

Egiptoarrek idazteko erabilitako sistema hieroglifikoena izan zen. Objektuak irudien bidez adierazten ziren. Gero, irudi bakoitzak kontsonante bat ordezkatzen zuen. Geroago, idazkera sinpletu egin behar izan zuten eta idazkera hieratikoa eta demotikoa sortu zituzten; hieroglifikoena, berriz, idazki erlijiosoetan eta monumentuetako inskripzioetan bakarrik erabili zuten. Papiroaz paperaren antzeko orriak egiten zituzten eta haietan tintaz idazten zuten.

Entradas relacionadas: