Antzinako Egipto: Zibilizazioaren Gakoak eta Egitura Soziala
Clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,22 KB
Antzinako Egipto: Zibilizazioaren Sarrera
Duela 5.000 urte baino gehiago, Afrikako ipar-ekialdean, Historiako zibilizazio garrantzitsuenetako bat sortu zen. Egiptoar inperioa oso handia zen, baina biztanleak Nilo ibaiaren ertzetako lur-zerrenda estu batean biltzen ziren.
Lur Beltzak eta Lur Gorriak
Egiptoarrek "lur beltzak" esaten zioten zerrenda horri, Nilo ibaiko urek eremu horretan lokatz iluna eta oso emankorra uzten zutelako. Lur beltzez gain, "lur gorriak" zeuden, hau da, basamortuak.
Lur gorriak bi arrazoirengatik ziren garrantzitsuak:
- Ondoko herrialdeetako inbasioen aurkako babes naturala izateagatik.
- Eraikuntzarako metal preziatuak eta harria erauzten zirelako handik.
Faraoiaren Agintea eta Dinastiak
Antzinako Egiptoren jatorria K.a. 3100. urtearen inguruan kokatzen da, Menesek Nilo inguruko lurralde guztiak bere agintepean hartu zituenean. Amaiera K.a. 31n gertatu zen, erromatarrek herrialdea garaitu zutenean.
Egipton faraoi izeneko errege batzuek gobernatzen zuten. Faraoia hiltzean, semeak hartzen zuen bere lekua, eta horrela dinastiak sortu ziren. Egiptoarrek faraoiak jainkotzat hartzen zituzten. Horregatik, belaunikatzen ziren, ez zieten begietara begiratzen eta ezin zuten haien gorputza ukitu.
Egiptoko Gizarte Egitura
Gizartea zenbait taldetan zegoen osatuta:
Pribilegiatuak
Faraoiak, nobleek, apaizek eta eskribek osatzen zuten talde hau:
- Nobleak: Faraoiaren familiako kideak ziren.
- Apaizek: Erlijio-errituak kontrolatzen zituzten.
- Eskribek: Txosten ofizialak idazteaz gain, errege-zergen eta faraoiaren jauregiko biltegietako salgai-sarreren eta irteeren kontuak eramaten zituzten.
Gainerako Biztanleria eta Lanbideak
Egiptoko biztanle gehienak faraoiaren, nobleen eta apaizen mende zeuden. 10 egiptoarretik 9 nekazariak ziren. Beste lanbide batzuk:
- Nekazariak: Biztanleriaren gehiengoa.
- Eskulangileak: Eskulturak, zeramikazko lanak, papiroak, lihoa eta metalezko objektuak egiten zituzten.
- Merkatariak: Zura, mineralak eta lurrinak erosten zituzten.
- Zerbitzariak: Pertsona askeak ziren eta zenbait lan egiten zituzten.
- Esklaboak: Gerra-presoak ziren, gehienak.
Erlijio Politeista eta Tenpluen Funtzioa
Egiptoarrak politeistak ziren: jainko-jainkosa askorengan sinesten zuten. Eguzkia zen jainko nagusia (Ra).
Erlijio-errituak unibertsoaren orekari eusteko beharrezkoak zirela pentsatzen zuten. Horregatik, jainko edo jainkosa guztiek tenplu bat izan behar zuten.
Tenplu guztiek apaiz-talde bat zuten, jainko edo jainkosaren estatua garbitzeaz eta janzteaz nahiz errituak egiteaz arduratzeko.
Hil Osteko Bizitza, Momifikazioa eta Hilobiak
Egiptoarrek hil osteko bizitzan sinesten zuten; beraz, gorpuak bigarren bizitza horretarako iraunarazi behar zituztela uste zuten.
Horregatik, momia bihurtzen zituzten: gorpuak sarkofagoetan sartu eta hilobietan ehorzten zituzten.