Antzinako eta Erdi Aroko Filosofia: Gizartea, Ezagutza eta Zoriontasuna

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,85 KB

Aristotelesen Filosofia Politikoa

Gizakia animalia politikoa zela pentsatzen zuen, bizirauteko gizartean bizi behar delako. Bikaintasuna eta zoriontasuna bakarrik polisean lortu ahal zirela pentsatzen zuen, polisean bizitzea gizakien naturan zegoela pentsatuz. Aristotelesentzat polisaren helburua herritarren eudaimonia zen, hau da, bizitza moral eta intelektual bat.

Polisaren Garrantzia eta Gizarte Antolaketa

Berarentzat familia lehenengo komunitatea da, biologikoki familian sortzen delako gizakia; familiak bizitza ahalbidetzen du eta oinarrizko premiak asetzen ditu. Gero, hainbat familia sortzean, herrixkak sortzen dira, familiak ase ezin dituen premiak asetzeko. Bukatzeko, polisa hainbat herrixka batzean sortzen da, gizarte antolatu bat edo komunitate politiko bat da.

Herritarren Sailkapena Atenasen

Aristotelesen garaiko Atenasen, herritartasun eskubideak populazio osoaren %13k zuen bakarrik; berarentzat zeregin eta eskubideen banaketa naturala zen:

  1. Herritarrak: Adin nagusiko gizon libreak ziren, polisean jaioak izan behar ziren eta poliseko armadan parte hartzeko gai izan behar ziren.

  2. Metekoak (atzerritarrak): Ez zuten herritartasun eskubiderik, baina arlo ekonomikoan parte hartzen zuten.

  3. Emakumeak: Gizonen menpeko tresnak.

  4. Esklaboak: Ez zuten izaerarik eta herritarren jabetzan zeuden.

  5. Adin azpikoak: Ez zuten bizitza politikoan parte hartzen eta heziketaren bidez herritarrak izateko prestatzen ziren.

Gobernu Motak Aristotelesen Arabera

Gobernu onak: Herriaren ongia bilatzen dute: Monarkia, Aristokrazia, Politia.

Gobernu txarrak: Tirania, Oligarkia, Demokrazia.

Platonen Filosofia Politikoa

Platonek oso kritikoa izan zen bere garaiko egoera politikoarekin. Ezagutu zituen polisetan ez zuen aurkitu gustuko eredurik. Bere Errepublikan hiri ideal baten proiektua proposatu zuen, bere garaian zeuden hirien desberdina zena.

Hiri Ideala eta Lan Banaketa

Gizabanakoa baino lehen, gizakia hiritarra da, eta polisek gizakien premiei erantzuten diete. Hortik abiatuta, Platonek lan banaketa bat proposatzen du, non oinarrizko hiru jarduera dauden: ondasunen ekoizpena, erasoetatik babestea eta hiri osoa zuzentasunez gobernatzea. Herritar bakoitzak jarduera horietariko batean jardungo da: ekoizleak (zeregin produktiboan), gudariak (hiriaren defentsa) eta gobernariak (agintea).

Gizarte Klaseak Platonen Errepublikan

Herritar bakoitzari zein gizarte-klase dagokion, herritar horren gaitasunek zehazten dute. Aurreko bizitzetan arima gorenek egindako aukeraketek eragina izango dute gizarte-klasean.

  • Gobernari filosofoak: Poliseko agintariak dira; ondo goberna dezaketen bakarrak benetako filosofoak dira. Bizitza politikoaren epaile absolutuak izango dira. Hautespen prozesua: izaera onena dutenei heziketa berezia ematen zaie, filosofo izatera iritsiz.

  • Gudariak: Polisa atzerriko erasotzaileengandik babesteaz arduratzen dira. Herritarren arteko gatazkei ere konponbidea ematen diete.

Platon eta Aristotelesen Ezagutza Teoriak

Platon: Ideien eta Mundu Sentikorraren Bereizketa

Platonek ideiak eta sentipenezko gauzak bereizi zituen.

Aristoteles: Hilemorfismoa eta Substantziaren Teoria

  • Unibertsala den hori ezin da ezagutu, aurrez zentzumenen bidezko ezagutza (gauza ez-idealarena) ematen ez bada.

  • Izaki baten esentzia izakiaren beraren baitan dago.

  • Izaki konkretua → substantzia lehena // Izakien esentzia → substantzia bigarrena.

  • Zentzumenen bidez hauteman daitekeen mundua mundu ulergarriaren bidez azaldu nahi izateak ez du zentzurik, arazoak baino ez dakartza.

  • Aristotelesen ustetan, ideien munduaz hitz egitea hitz hutsak dira.

  • Substantzia bakoitza materiaz eta formaz osatuta. Teoria hau Hilemorfismoa da:

    • Substantzia Lehena: Existitzen den izate konkretu oro, materiaz eta formaz osatuta. Izate bakarrak dira, hauetatik kanpo ez dago ezer.

    • Substantzia Bigarrena: Gauza bakoitzaren definizioa. Substantzia lehenaren baitan. Bi substantzien arteko bereizketa adimenaren baitan baino ez da ematen, ez errealitatean.

      • Formak bi motatako ezaugarriak ditu: esentzialak eta akzidentalak:

        • Esentzialak (adibidez, hitz egitea): Beharrezkoak dira; horietako bat aldatuz gero, substantzia bera aldatuko da.

        • Akzidentalak (adibidez, burusoil geratzea): Ez-beharrezkoak dira; horietako bat aldatuz gero, substantziak bere izaera ez du galtzen.

    • Materia Lehena: Inolako formarik jaso aurretik existitzen den materia. Ezagutezina, izate guztietan komuna, ustelgaitza eta mugagabea.

Agustin Hiponakoaren Filosofia

Fedea eta Arrazoimena

Zertan datza Fedea?

  • Erlijio baten edukien sinesmena da.

  • Beste edozein giza ezagutza baino egiazkoagoa da.

  • Jainkoaren hitzean oinarritzen da eta Jainkoak ezin du gezurrik esan.

Fedea eta Arrazoimena Bateragarriak?

  • Fedea eta arrazoimenaren arteko harremana Erdi Aroko filosofiaren gai nagusienetako bat da.

  • Agustin Hiponakoarentzat, bai:

    • Fedeak ez du arrazoimena baztertu behar.

    • Arrazoimenak ez du fedea kanporatu behar.

    • Ideala ez da fede itsua, Jainkoa modu arrazoituan ezagutzea baizik.

    • Agustinek ez zituen fedea eta arrazoimena banandu.

    • Sinesten dut ulertzeko, ulertzen dut sinesteko.

Fedea Baztertzen duten Jarrerak

  • Eszeptizismo erradikala eta Ateismoa.

  • Materialismoa.

  • Positibismo logikoa eta zientifismoa.

Antzinako Greziako tradizio filosofikoan, fedeak ez zuen paper handirik jokatu; jarrera arrazionalek eta kritikoek lehentasuna izan zuten.

Egiaren Bilakuntza eta Zoriontasuna

Agustinen Egiaren Bilakuntza

  • Ez zen kontenplazio-bide soil bat, bilakuntza aktiboa baizik.

  • Zentzumenak eta arrazoimena ez dira nahikoak egiara iristeko.

  • Fedea eta maitasuna ere ezinbestekoak dira.

  • Arrazoimenaren eta fedearen arteko elkarlana behar da.

Erlijioaren Misterioak

  • Erlijioak misterioz beterik daude.

  • Misterio hauek arrazoimenaren ahalmenen mugak gainditzen dituzte.

  • Horietara agerkundearen bidez iristen gara.

  • Ondoren, gizakiok sinesmen horiek ulertzen eta arrazionalizatzen saiatzen gara.

Jainkoaren Argiztapena

  • Egiaren bilakuntza norberaren ariman hasten da.

  • Bertan gizakiok gure izaera mugatua eta aldakorra gainditzen duten egia aldaezin eta absolutuak aurkitzen ditugu.

  • Baina gu geu bakarrik ez gara gai egia horietara iristeko.

  • Jainkoaren argiztapena behar dugu.

  • Geure adimena gainditzen duten egiak ikusgai bihurtzen dituena.

Zoriontasunaren Kontzeptua Agustinen Arabera

Agustin Hiponakoarentzat, egiaren bilakuntza eta zoriontasuna erabat loturik daude; bera ez dabil egiaren bila, zoriontasunaren bila baizik. Agustin eudemonista zela esan daiteke, bizitza moralaren funtsa zoriontasunean jartzen zuelako. Benetako zoriontasuna egia osoaren jabetzan baino ez datza.

Agustinek esaten zuen inor ez dela zoriontsua nahi duena ez badu. Horregatik, egiaren bila dabilena, baina oraindik aurkitu ez badu, ez da zoriontsua. Agustinek bi premisa jarri zituen azalpenerako: Lehenengoa: nahi duena ez daukana ez da zoriontsu; eta bigarrena: nahi duena daukana zoriontsu izango da, baldin eta nahi duen eta daukan hori ona bada. Bizitzaren helburuak lortzen ez dituenak ez da zoriontsua izango, eta edozein helburuk ez du zoriontasuna ekarriko. Askoz gehiago urruntzen gaitu zoriontasunetik helburu txar batek, nahi duguna ez lortzeak baino.

Agustin Hiponakoak erabat baztertzen ditu ondasun ez-iraunkorrak eta materialak. Horiek ez dute gizakiari zoriontasuna ematen, ez direlako iraunkorrak. Horiek dituenak, galtzearen beldurrarekin biziko da, eta horregatik ez du inoiz zoriontasuna izango. Agustinek, Epikuro bezala, esaten zuen ondasun ez-iraunkorrekin ezin dela zoriontsu izan; estoikoekin batera, zoriontasuna lasaitasun espiritualean dagoela uste zuen.

Hortik abiatuta, zoriontsu egingo gaituzten ondasunak iraunkorrak eta bakarrak dira. Ondasun iraunkor eta bakar hori Jainkoa da; Jainkoa maite eta daukana zoriontsua izango da.

Ezagutza Mailak Agustinen Filosofian

Amaitzeko, Platonengan oinarrituz, Agustinek hainbat ezagutza maila atera zituen:

  • Ezagutza Sentikorra: Zentzumenen bidez atzematen diren gauzak dira. Ezagutza maila baxuena da, eta komuna da animalia eta gizakientzat.

  • Zientzia: Zentzumenen bidez atzemandako datuekin arrazoimena erabiltzen dugun maila da.

  • Kontenplazioa: Jainkoaren argiztapenari esker ideiak ikusgai ditugun maila gorena da.

Entradas relacionadas: