Antzinako Erregimena eta Ilustrazioa: Gizarte, Botere eta Ideiak

Clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,92 KB

Antzinako Erregimeneko Gizarte-piramidea

Antzinako Erregimenean bi gizarte-estamentu nagusi zeuden: pribilegiatuak eta ez-pribilegiatuak. Pribilegiatuak erregea, noblezia eta kleroa ziren. Ez-pribilegiatuen artean, berriz, burgesia eta nekazariak zeuden. Pribilegiatuek ez zituzten zergak ordaintzen, ezta torturarik jasaten ere. Ez-pribilegiatuak herri xehea ziren, eta ezin ziren administrazio-lanetan sartu. Erregeak botere guztiak zituen.

Luis XIV.a eta Absolutismoa

Luis XIV.a, Frantziako erregea zen garai hartan. Bere ondoan erregearen guardiak ikusten ditugu. Garai hartan absolutismoa zen sistema politiko nagusia. Absolutismoan, erregeak botere guztiak zituen:

  • Legegilea: Legeak egiteko ahalmena zuen.
  • Betearazlea: Legeak betearazteko ahalmena zuen.
  • Judiziala: Justizia administratzeko ahalmena zuen.
  • Militarra: Armadaren buru zen eta berak zuzentzen zuen.

Thomas Hobbes: "Gizakia Otsoa Gizakiarentzat"

"Gizakia otsoa da gizakiarentzat" Thomas Hobbesen esaldi ospetsua zen. Esaldi horrek adierazten du zibilizazioan bizikidetza baketsua lortzeko, gizabanako bakoitzak bere eskubide batzuk estatuaren esku utzi behar dituela.

Hiru Mosketeroak: Eleberria eta Errealitatea

Argazki honetan Hiru Mosketeroak ikusten ditugu. Hiru Mosketeroak eleberria Alexandre Dumasek idatzi zuen. Mosketeroak erregearen guardia pertsonala ziren.

Ilustrazioa: Arrazoimenaren Aroa

Ilustrazioa XVIII. mendean garatu zen mugimendu intelektual bat izan zen, non pentsalariek ideia berriak sortu eta garatu zituzten. Ilustrazioan absolutismoa kritikatzen zuten, horren aurka baitzeuden. Gizarte estamentuzko piramidearekin amaitu nahi zuten; hau da, pertsonen posizioa ez zedin jaiotzaren araberakoa izan, baizik eta norberaren merituen eta ahaleginaren araberakoa.

Entziklopedia: Jakintzaren Zabalkundea

Entziklopediak jakintza biltzen eta zabaltzen zuen. Jakintza hori gaika eta alfabetikoki sailkatuta zegoen.

Jean-Jacques Rousseau eta Gizakiaren Ontasuna

Argazki honetan Tarzan ikusten dugu. Bera oihanean hazi da animaliekin, eta ez gizakiekin. Horrek adierazten du berez bihotz onekoak garela. Hori Rousseauren gizakiaren ikuspegiarekin lotzen da: "Gizakia berez ona da, eta askatasunean elkarrekin bizitzeko gai gara."

Voltaire: Tolerantziaren eta Askatasunaren Alde

Voltaire filosofo eta idazle frantses bat izan zen. Absolutismoaren aurka zegoen, erlijio-fanatismoaren aurka, eta tolerantzia eta askatasun erlijiosoa defendatzen zituen.

Ilustrazioaren Ondarea Gaur Egun

Ilustrazioaren ideiek gaur egun ere eragin handia dute. Adibidez:

  • Medikuntzan: Txertoak, ospitaleak, anestesia, etab.
  • Garraioetan: Igogailua, trena, etab.
  • Hirigintzan: Polizia, ur-hornidura, etab.

Entradas relacionadas: