Antzinako Erregimenaren Gizarte-Egitura eta Ekonomia
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,66 KB
Antzinako Erregimenaren Gizarte-Egitura
Noblezia
Kapareak: Nobleziaren barruan zegoen behe maila, apalena. Iparraldean asko zeuden.
Jaurgo jurisdizionala: Noble batzuek zeukaten jaurgo edo lurralde mota. Lurralde hauetan nobleak epaitzeko, zigortzeko, zergak kobratzeko... eskubidea zuen. Erregeak egoera hau onartzen zuen.
Maiorazkoa: Nobleziaren lurraldeak honela deitzen ziren. Bere jabegoa ez zatitzeko eta familia berean geratzeko, lurrak belaunaldi batetik bestera (primuari edo seme nagusiari) pasatuko dira osorik; beraz, lur hauek ezin ziren saldu edo banatu eta, gainera, zergarik ez zuten ordaintzen.
Kleroa
Esku hilak: Kleroaren lurraldeak honela deitzen ziren. Lur hauek amortizatuak zeuden, hau da, ez ziren lantzen ("Mortuak"), ezin ziren zatitu ezta saldu ere. Zergarik ez zuten ordaintzen.
Hirugarren Estatua
Estatu laua: Edo herri xehea edo Hirugarren Estatua. Estamentu pribilegiogabea zen. Zergak ordaindu behar zituzten eta ez zuten botere politikorik. Barnean burgesia, artisauak, nekazariak... zeuden.
Petxeroak: Petxak edo zergak ordaintzen zituztenak, hau da, hirugarren estatukoak.
Matxinadak: Gizarte-gatazkak edo altxamenduak, zergen kontra, elikagaien garestitasunaren kontra edo erreformen kontra.
Antzinako Erregimenaren Ekonomia
Desamortizazioa
Desamortizazioa: XIX. mendeko espainiar liberalen neurri garrantzitsu bat izan zen. Helburua zen maiorazkoak eta, batez ere, kleroaren lur amortizatuak edo "esku hilak" desagertaraztea. Horrela, lurren zirkulazio aske bat ezarri nahi zuten, lurrak erosteko eta saltzeko aukera emateko.
Gremioak
Gremioak: Erdi Aroan sortutako erakundeak. Maisu artisauak hauetan elkartzen ziren eta prozesu osoa kontrolatzen zuten: ofizialak maisu bihurtzea, produktuen lantze prozesua, prezioa eta kalitatea, soldatak, lanorduak... Sektorearen hobekuntza oztopatzen zuten lehiarik ez zegoelako.
Errege Manufakturak
Errege Manufakturak edo Errege Fabrikak: Borboitarrek sortu zituzten fabrikak. Erregeek bultzatu zituzten, beraz, erregimen protekzionista gogorra aplikatu zuten. Kalitatezko produktuak ekoizten ziren (noblezia eta kleroarentzat). Gastuak irabaziak baino gehiago izango zirenez, berehala krisian sartu ziren.
Burdingintza
Burdinola: Euskal burdingintza zaharra leku honetan garatu zen. Leku baten izena baino gehiago, burdina egiteko teknika bat izan zen. Burdinola ibaiaren ondoan kokatzen zen uraren indarraz baliatzeko.