Antzinako Erregimenaren eta Ilustrazioaren Kontzeptu Gakoak

Clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,5 KB

Industria Antzinako Erregimenean

Pribilegiatuek ez dute inbertitzen; lurretan inbertitzea nahiago dute. Burgesek ezin dute industrietan inbertitu, gremioek oztopatzen dietelako. Erregeak inbertitzen du eta fabrikak sortzen ditu, baina ez dago makinarik eta ez da efizientea.

Absolutismoa

Botere guztiak erregean kontzentratu dira.

Justifikazioa

Erregea Jainkoaren ordezkaria omen zen.

Teoria Ekonomikoa: Merkantilismoa

Ezaugarriak

  • Urre eta zilar metaketa.
  • Esportazioak sustatu, inportazioak mugatu (zergak).
  • Estatuak industriak sortu.
  • Estatuaren hazkundeak zerga gehiago ekarri herri xehearentzat.

Parlamentarismoa

Legea erregearen gainetik dago, botereen banaketa dago, eta pertsonek, pertsona izateagatik, eskubideak dituzte.

Liberalismo Politikoa

Pertsona guztiak askeak dira, legearen aurrean denak berdinak dira. Hala ere, aberatsek bakarrik bozkatzen zuten (sufragio zentsitarioa).

Ilustrazioa

Gizakiak, bere arrazoimena erabiliz, arazoak konpon ditzake. Gizakiek eskubide naturalak dituzte, eta tolerantzia eduki behar da.

Tolerantzia

Besteek iritzi ezberdinak edukitzeko eskubidea onartzea.

Ilustratuak

Ikasiak dira eta estamentuen kontra daude, denok legearen aurrean berdinak izan behar dugulako. Pribilegioak desagertu behar direla diote.

Despotismo Ilustratua

Erregeak ilustratuen ideia batzuk aplikatzen zituen.

Fisiokrazia

Teoria ekonomikoa da. Lehen sektorea (nekazaritza) da garrantzitsuena. Nazio boteretsu bat izateko, lurrari ahalik eta etekin gehien atera behar zaio. Noble eta kleroei lurrak kendu nahi zizkieten, ez zituztelako aprobetxatzen. Oharra: Ez zuten lortu horrek funtzionatzea.

Liberalismo Iraultzailea

Botereen Banaketa

Hiru botereak (legegilea, betearazlea eta judiziala) ez pertsona bati ematean datza, horrek tiranismoa sortzen baitu.

Subiranotasun Nazionala

Erregea herriaren boterearen menpe dago.

Liberalismo Ekonomikoa

Askatasun ekonomikoa eta gremioak bukatzea dakar. Gremioak kendu behar dira, estatuek ez dute ezer egin behar ekonomian, eta mugetako zergak kendu behar dira.

Eskaintza eta Eskaria

Eskatzen ez diren produktuak ekoizten badira edo produktuen prezioak jendeak ordaindu nahi duena baino garestiagoak badira, produktu horiek ez dira salduko. Bestetik, produktuen kalitatean aldea badago, kontsumitzaileek hobeak direnak erosiko dituzte.

Entradas relacionadas: