Antzinako Erregimenaren krisia eta eraldaketa (1808–1814)
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,06 KB
Antzinako Erregimenaren krisia (1808-1814)
Antzinako erregimenaz
Zer da?
- Frantziar eta industria iraultzaren aurreko egoera.
- Espainian, independentzia gudarartekoa.
- Desberdintasuna da nagusi.
Gizarte estamentala
Gizartea estamentuetan banatuta dago, bakoitzaren jaiotzaren eta jatorriaren arabera, eta horrek desberdintasunak sortzen ditu:
- Pribilegiatuak: nobleak (kargu publikoetarako aukerak; ez dute betebeharrik edo kargurik).
- Ez pribilegiatuak:
- Burgesia: botere ekonomikoa du; ez du gehienetan botere politikorik.
- Nekazariak: ez dute botere ekonomikorik ezta politikorik.
Politika
- Erregetza / monarkia absolutista → Erregeak du botere guztia: legegilea, judiziala eta betearazlea.
- Botere banaketarik ez. Jainkoarengandik jasotako boterea. Sufragiorik ez.
- Toki batzuetan foruak mantentzen dira.
- Desberdintasuna herrien artean: foruak.
- Erlazionatutako oharra: Euskaldunak kaparetasun unibertsala: zergak ez, kargu publikoetarako aukera...
Ekonomia
- Nekazaritza da alor garrantzitsuena: abeltzainak, artzainak...
- Beraiek lan egiteko lurrak noble eta elizarenak dira, eta amortizatuta zeuden botereari eusteko.
- Mesta 1836 urterarte egon zen eta abeltzainak besteengandik desberdintzen zituen.
- Gremioak sortzen zuen askatasun eza.
Pentsaera
- Eliza eta tradizioek pisu handia dute.
- 1834rarte, inkisizioa etorri zen berriz ere, askatasunaren aurka.
Erregimen berria (Frantziar Iraultza)
Ekonomia
- Liberalismoa edo kapitalismoa: askatasuna; gremioak desagertu eta lurrak desamortizatu egin ziren.
Politika
- Erregetza konstituzionala edo parlamentarioa → botere banaketa (erregeak ez du bere aldetik bakarrik agintzen).
- Errepublika.
- Sufragioa → jendeak bozkatuko du (adina eta diruaren arabera: unibertsala edo zentsitarioa).
- Konstituzioa → estatu bateko legedia gorena (bozkatzeko eskubidea nork duten esaten da bertan, gobernuaren eta elizaren erlazioa, autonomia erkidegoak…) eta erregearen gainetik dago.
- Berdintasuna: foruak desagertu ziren.
- Eliza eta estatuaren bereizketa: tradizioek eta elizak boterea galtzen dute egoera ekonomikoagatik.
- Gizarte klasista: berdintasuna bermatzeko ideiak (jaiotzez denok berdinak), baina banaketa praktikoa diruaren arabera gertatzen da.
- Egiturazko banaketa: burgesia (dirudunak) eta proletargoa (diru gabeak).
Gizartea
Klasista: diruaren arabera antolatuta → burgesia eta proletargoa.
Pentsamendua
- Eliza eta estatuaren bereizketa.
- Liberalismoa eta askatasuna nagusi.
- Elizak eta tradizioek boterea galtzen dute.
- Berdintasuna helburu.