Antzinako Erromatarren Denbora Neurketa eta Egutegiak

Clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,64 KB

Antzinako Erromatarren Denbora Neurketa

Garai klasikoan, erromatarrak denbora modu xumean aztertzeko, honako puntu hauetan oinarritzen ziren: eguna eta orduak, astea eta egutegia (hilabeteak eta datak).

Eguna eta Orduak

Eguna hamabi ordutan banatzen zen (eguzkia irteten zenetik sartzen zen arte). Hala ere, urtaroen arabera, egunaren iraupena aldakorra zen. Erreferentziatzat hartzen zituzten orduak hauek ziren: hora sexta (eguerdia) eta hora novena (arratsaldeko hirurak).

Astea

Zazpi egunez osatua zegoen eta egun bakoitza jainko-jainkosa edo astro bati eskainia zen:

  • Lunae dies (astelehena)
  • Martis dies (asteartea)
  • Mercurii dies (asteazkena)
  • Iovis dies (osteguna)
  • Veneris dies (ostirala)
  • Saturni dies (larunbata)
  • Solis dies (igandea)

Gauek lau zati edo vigilia zituzten, eguzkia sartzen zenetik hurrengo eguneko egunsentira bitartean. Honen iraupena ere aldakorra zen.

Egutegia

Urteko egunen hilabete-banaketak aldaketa anitz izan zituen. Hasiera batean urtea 10 hilabetetan banatzen zen: Martius hilean (martxoa) hasi eta December hilean (abendua) amaitzen zen. Numa Ponpiliok eraberritu zuen egutegi hori 2 hilabete gehituz: Ianuarius eta Februarius.

Juliotar Egutegia

Orotara urteak 355 egun zituen, lehen aipatutako hilabeteetan banatuta. Baina neurketa hori korapilatsua zenez, K.a. 46. urtean Julio Zesarrek egutegia erreformatzeko agindua eman zuen eta berritze horri Juliotar egutegia izena eman zitzaion. Egutegi honetan, urteak 365 egun zituen eta Quintilis hilabetea Iulius bilakatu zen, Julio Zesarren ohorez, eta Sextilis Augustus, Augusto enperadorearen omenez. Gainera, lau urtetik behin Februarius hilabeteari egun bat gehitzen zitzaion (horrela 29 egun zituen, 23a errepikatzen baitzen). Gehitutako egun honi bis sextus zeritzon.

Gregoriotar Egutegia

XVI. mendearen bukaeran, Gregorio XIII.a Aita Santuak egutegiaren berrikuntza burutu zuen. Egutegi gregorianoa deritzo eta gaurdaino iraun duena da.

Data Finko Nagusiak

Erromatarren egutegietako hilabete bakoitzak zenbait data finko zituen, egunak kalkulatzeko abiapuntuak zirenak:

  • Kalendae (Kalendak): hilabete bakoitzeko lehen eguna, ilbarriarekin bat zetorrena.
  • Nonae (Nonak): 5. eguna, ilgorarekin bat zetorrena.
  • Idus (Idusak): 13. eguna, ilbeteari dagokiona.

Entradas relacionadas: