Antzinako Greziako Filosofia: Sofistak eta Sokrates
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,35 KB
Sofistak: Filosofia eta Hezkuntza
Filosofo sofistak, Protagoras eta Gorgias garrantzitsuenak izanik. Herritar guztiak politikan parte hartzeko eskubidea zeukatenez, familia aberatsetako seme gazteei gai publikoez heziketa emateaz arduratzen ziren. Behar horregatik agertu ziren sofistak. Sofisten jarrera filosofiko nagusiak eszeptizismoa eta erlatibismoa ziren (ezagutza pertsonaren edo gizartearen menpe jartzen zuten).
Hezkuntza Sofisten Ikuspegitik
Hezkuntza berriak antzinako bertutea demokratizatzea eta nobleziatik hiritar guztietara zabaltzea zuen helburu. Politikan parte hartzeko eskubidea eta hitzaren eskubidea eman zien hiritar guztiei. Gazteei bertute politikoa irakasten zieten. Sofisten ustez, arte politikoa politikari bikainari zegokion bertutea zen, eta gai publikoetan arrakasta izateko gaitasun gisa ulertzen zuten. Horretarako, beren ikasleei Erretorika irakasten zieten.
Nomosari Buruzko Eztabaida
Azken urte haietan jasandako aldaketa politikoengatik eta hortik lortutako esperientziagatik, gai etikoak eta politikoak kritikatzen hasi ziren. Lehenak sofistak izan ziren. Sofistek ondorio batzuk atera zituzten: legeek ez dutela ezer sakraturik, gizakion arteko hitzarmenaren emaitza direla. Nomosa komunitatearentzako erabilgarritasunean oinarritzen zen. Ondorio horretara heltzeko, sofistek aurkaritzan jarri zituzten bi kontzeptu: naturaren ordena natural eta beharrezkoa, eta nomosaren ordena sozial eta hitzarmenezkoa. Protagorasen ustez, nomosa onuragarria eta beharrezkoa zen, gizartean bizitzeko eta bizimodu hobea lortzeko.
Erlatibismoa eta Eszeptizismoa
Sofistak ezagutzaren arloan ere erlatibistak ziren. Esaten zuten ezin zela egia unibertsala eta objektiboa ezagutu. Ezagutza zentzumenen menpe zegoela onartzen zuten, eta haien arabera, gure sentipenek agertzen digutena bakarrik ezagutu dezakegu gauzei buruz. Baina sentipenak aldakorrak dira egoeraren arabera; beraz, ez dago errealitatea erabateko objektibotasunik ezagutzerik. Protagorasek erlatibismo moderatua erakusten zuen. Gorgiasek, berriz, erabateko eszeptizismoa.
Sokrates: Filosofia eta Etika
Sokratesek ez zuen ezer idatzi, eta hari buruz dakigun guztia hurrengo filosofoengan izan zuen eraginagatik da. Aristotelesen arabera, bi izan ziren Sokratesen ekarpen nagusiak: elkarrizketa bidezko argudiaketa induktiboa eta definizio unibertsala. Sofistikaren erlatibismo moralaren kontra, Sokratesek zioen bertute moralei buruz (Justizia, Errukia, etab.) definizio unibertsalak daudela eta filosofia jardueraren helburua definizio unibertsal horietara heltzea izan behar zela. Arrazonamendu induktiboan, adibidez, justiziaren definizioaren kasuan, hizketakideekin bidezkotzat hartzen diren zenbait ekintza zehatz aztertzen ditu, haien arteko ezaugarri komunak ateratzeko eta ezaugarri horiekin definizio morala osatzeko.
Intelektualismo Etikoa eta Bertutea
Sokratesek bertutea jakintzari lotzen dio; bere ustez, bertutea jakintza mota bat baita. Bertutea zertan datzan jakitearekin batera, norberaren arrazoimenak bertutea lortzeko ekintzak egin beharko ditu. Hau da, inork ez du gaizkia nahita egiten, baizik eta jardunbide zuzena ezagutzen ez duelako. Sokratesen etika jarrera horri intelektualismo etiko edo morala esaten zaio. Horretan saiatzen da Sokrates erlatibismoa gainditzen, ezagutza eta etika batuz. Filosofia, pentsamendu amaitua ez dena, jarduera gisa ulertzeko joera zabaldu zen.
Elkarrizketa Metodoa: Ironia eta Maieutika
Sokratesek elkarrizketaren bitartez pentsatzeari ekiteko bi urrats erabiltzen ditu:
- Lehenengoz, ironia erabiltzen du: Ezjakinaren itxura eginez, elkarrizketan parte hartzen duten solaskideen hasierako jakinduria kritikatzen du, haien zalantza eta ezjakintasunaren aitorpena lortu arte. Sokratesek ezjakinarena egiten du, eta hizketakideen ideien azpian ezkutatzen diren kontraesanak agerira ateratzera mugatzen da.
- Bigarrenez, maieutika erabiltzen du: Gure barnean ditugun ezagutzak erditzen lagundu behar du filosofoak, ezagutzean ez baitugu ezer berririk asmatzen. Prozesu osoaren bukaeran, definizioa du helburu Sokratesek.
Filosofia honengatik, azkenean heriotza zigorra ezarri zioten.