Antzinako Greziako Filosofiaren Oinarriak

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,04 KB

1. Mitoak eta osasun arazoak

Mitoak erabiltzen ziren munduko fenomenoak eta arazoak erantzuteko. Erantzun haiek irudimenezkoak ziren, naturan agertzen ziren elementuetan oinarrituak. Magia ere erabiltzen zen, ezinezkoa baitzen kontzeptu batzuen egiaztapena.

2. Filosofia: Zergatik, Non?

Filosofia K.a. VI. mendean sortu zen Joniako hirietan. Gizakia benetako adimenaren bila zebilen. Gauzen oinarriak bilatzea eta aztertzea nahi zuten. Horregatik galdu zuen sinesgarritasuna mitoak.

3. Polis: Zer dakizu?

«Polis» hitzak «hiri» esan nahi du. Antzinako Grezian, gizartearen antolakuntza aldatu egin zen eta hiriak sortu ziren. Garai honetan, hain zuzen, demokraziaren kontzeptua sortu zen. Politikan, «agora» deitzen zen lekuan elkartzen ziren herritarren ordezkariak. Bilera hauetan ezinbestekoa izan zen hitzen eta hizkuntzaren erabilera. Hiri bakoitzak autonomia osoa gordetzen zuen eta elkarren artean harremanetan jartzen ziren hainbat gauza lortzeko (nekazaritzan, merkataritzan).

4. Gizakiaren pentsamendua abstraktuagoa bihurtu zen. Arrazoiak?

Grezian, aldaketa honetan ezinbesteko faktore bezala aipa ditzakegu:

  • Idazkera alfabetikoa
  • Diruaren sorrera
  • Egutegiak
  • Astronomia
  • Matematikak

Hizkuntza zehatzagoa bihurtu zen eta mitoak eta mitoekin lotuta zegoen hiztegia baztertu zen. Aldaketa hauei esker, filosofoek beste helburu baten bila joan ziren: mundua ulertzeko interpretazio arrazionalak aurkitzea.

5. Zer lortu zuen Sokratesek? Gaizki erabilia al dago "presokratiko" hitza?

Sokrates aurreko filosofoak physisaz arduratzen ziren; beraz, filosofoak izateaz gain, «fisikariak» ziren. Sokrates ondorengoak, berriz, gizakiaren eta gizartearen gainean hausnartzen zuten. Sokratesek lortu zuen joera hauek lotzea. «Presokratikoa» izateak ez du esan nahi Sokrates aurreko filosofoa izatea, physisa aztertzen zuena baizik. Horregatik ikus ditzakegu physisa aztertzen zuten filosofoak Sokrates bizi zen garaian, baita askoz geroago ere.

6. Arjea? Tales Miletokoa:

Arjea printzipio bat da edo unibertsoaren lehen materia. Printzipio honekin errealitatearen azalpena gara dezakegu. Talesek uste zuen urak betetzen zuen funtzio hau. Talesek ura hartu zuen arjetzat. Baieztapen hori esperientzian oinarrituta dago: bizitzaren jatorria ura da. Talesek dio uretatik gatozela. Lurra, Talesen ustez, ur gainean dago.

7. Parmenides, gezurtiak?

Parmenidesen pentsamendua Heraklitoren kontrakoa zen. Parmenides ez zegoen mugimenduaren eta aurkakoen borrokaren aldeko pentsamenduaren alde. Errealitatea osoa, Izate bat da, eta aldaketak zein mugimendua ez dira gertatzen. Errealitatea beteta dago Izatearekin. Izatea betikoa eta etengabea da, eta ez dauka hasierarik; beraz, ez dago hutsunerik. Parmenidesen pentsamenduaren arabera, Ez-izatea ez da kabitzen Izatearekin. Horregatik dio Parmenidesek zentzumenak gezurtiak direla. Nabaritzen dugun errealitatea iruzurra baino ez da.

9. Heraklito eta Parmenides. Atomismoa.

Atomismoak bi pentsamenduak lotzen ditu. Atomistak mugimenduaren alde zeuden, Izatearen iraunkortasuna ukatu gabe. Alde batetik, atomoen artean hutsa existitzen da, eta hutsean mugitzen dira, eta gero elkarren artean konbinatzeko. Atomoen konbinazioei esker ezagutzen ditugu gauza guztiak. Ezer ez da sortzen ez suntsitzen, dena lotu eta askatu egiten da. Jaiotza gertatzen da atomoak elkarrekin lotzen direlako, eta heriotza beste konbinazio baten ondorioa da, hain zuzen. Baina prozesu honetan ez dira atomoak jaiotzen edo hiltzen.

10. Pitagorasen arjea?

Pitagorasen ustez, zenbakia da funtsezko entitatea edo arjea. Gauza guztiak zenbakitzat jotzen zituen. Munduaren eta munduan dauden gauza guztien itxura geometriaren bitartez eraikitzen da, eta gauza hauen zerizana zenbakien arteko erlazio bat izango litzateke. Musika ere matematikarekin sortu eta ulertu ahal da.

Entradas relacionadas: