Antzinako Mendigunea eta Besteak
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,27 KB
Antzinako mendigunea
Hertziniar orogeniak sortutako erliebeak aintzinako plakak deformatu edo makurtzerakoan, gero higadurak suntzitu zuena eta Alpetar orogenia altxatu eta gaztuetu zuena. Adibidez: Leongo mendiak, sistema Zentrala.
Tolestura mendikatea
Mendikate gazteak dira, Aro Tertziarioan Orogenia Alpetarren mugimendu orogenikoek
sortutakoak, geosinklinal batean Sekundarioan zehar pilatutako sedimentoak (malguak) tolestean.
Jalkitze arroa
Zonalde hondoratuta (gainazalako bloke bat hondoratzeagatik edo su sidentziagatik) inguruko erliebeetatik higadurak sortutako sedimento betetzen doana.
Modelatu karstikoa (KARST ERLIEBEA)
Kararria, arestian aipatu denez, kaltzio-karbonato proportzio handia duen harri sedimentarioa da.
Bestetik, konposatu kimiko hau erraz disolbatzen da gas karbonikoz kargatutako uretan, honela, uraren erasoak eragin nabarmena du kararrian, kararria higatu eta modelatu egiten bata disolbaketaren ondorioz.
Akzio gunea (Borraska eta Antizikloia)
Akzio guneak motelki mugitzen diren presio altuen edo baxuen sistema handiak dira. Akzio guneak eguraldi mota ezberdinen arduradunak dira.
ANTIZIKLOIA: (goi presioa). Presio txikiko guneek inguratuta dagoen presio handiko gunea da. Normalean 1.013 milibaretik gora jotzen duen presio gunea eta haizea erlojuaren orratza balitz legez biraka dabil inguruan Atmosieraren beheko geruzetarantz jotzen. Giro egonkorra ekarri ohi du, eguzkitsua, lehorra, berotsua udan eta hotza neguan. (Azores-eko Antizikloia).
BORRASKA: (behe presioa). Depresión edo zikloia presio handiko guneek inguratuta dagoen presio txikiko gunea da. Normalean 1.013 milibaretik beberá jotzen duen presio gunea da eta haizea beroren inguruan biraka dabil, erlojuaren orratzen kontrako norantzan. Atmosferaren goiko geruzetarantz jotzen. Giro ezegonkorra ekarri ohi du, hodeitsua eta euritsua sarri askotan. Fronte Polarrarekin datozenak.
Landaretza potentziala
Lurralde bateko landaretza potentziala gizakien inolako jarduerarik gabe garatuko zen landaretzari esaten zaio. Landaretza potentzial horrek lehenengo eta behin klimagatik baldintzatuta dago, batez ere prezipitazioen eta tenperaturen erregimenagatik, eta bigarren lekuan lurzoruaren ezaugarriengatik.