Antzinaro Berantiarra eta Erdi Aro Goiztiarra: Inperioak eta Erresumak

Clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,03 KB

Erromatar Inperioa

Herri Barbaroen Mehatxua

  • Erromatar Inperiotik kanpokoak barbaroak ziren.
  • Hunoak Asiako estepetan bizi ziren.
  • Tribuetan bizi ziren eta nomadak ziren.
  • Erromatarrekin harremanak zituzten; batzuk baketsuak ziren, eta beste batzuk bortitzak.
  • Germaniar batzuk Erromatar Inperioan sartu ziren eta jabetza txikiak ustiatzen zituzten.

Inperioaren Zatiketa

  • Inperioaren zatiketa Germaniarren eta Hunoen aurka hobeto antolatzeko egin zen.
  • Teodosio I.ak Erromatar Inperioa bitan zatitu zuen 395. urtean.

Germaniar Erresumak

Lurraldearen eta Politikaren Antolaketa

Mendebaldeko Erromatar Inperioa erresuma independenteetan zatitu zen V. mendetik VII. mendera bitartean.

Antolaketa Politikoa

Errege-erreginek agintzen zuten, monarkiak ziren. Monarka bakoitzak bere kontseilu militarra eta herrietako buruzagiak (kondeak eta gotzainak) zituen.

Bisigodoen Erresuma

Erresumaren Eraketa eta Bilakaera

  • Hunoek presionatuta, bisigodoak IV. mendearen amaieran sartu ziren.
  • V. mendean, sueboek, alanoek eta bandaloek Iberiar Penintsula inbaditu zuten.
  • VI. mendean, frankoek bisigodoak bota zituzten.
  • Bisigodoak Tolosara (hiriburura) joan ziren.
  • Hiru errege garrantzitsu: Rekaredo, Leovigildo eta Rezesvinto.

Kultura eta Artea

  • Harrizko eliza txikiak egiten zituzten; eraikuntza horietan ferra-ganga erabiltzen zen.
  • Harribitxiak eta metal preziatuak erabiltzen zituzten zenbait objektu egiteko.

Bizantziar Inperioaren Bilakaera

Justiniano I.aren Erregealdia

  • Justiniano enperadorearen goren unea izan zen; bere emazte Teodorarekin batera gobernatu zuen 527tik 565era arte.
  • Justiniano antzinako Erromatar Inperioa berregiten saiatu zen.

Antolaketa Sendoa

  • Basileusak gobernatzen zuen.
  • Funtzionario espezializatuen sare baten bidez betearazten zituen aginduak.
  • Diplomatikoen kidego bat arduratzen zen kanpo harremanez.
  • Armadak inperioaren mugak defendatzen zituen.
  • Justinianoaren Kodeak legeak jasotzen zituen.

Bizantziar Gizartea eta Kultura

Bizantziar Gizartea

Gizarte MailaKideak
Goi-mailaBasileusa, Konstantinoplako elitea, goi-kleroa, noblezia
Erdiko mailaMerkatariak, soldaduak, artisauak
Behe-mailaJopuak, esklaboak

Kultura eta Artea

  • Hasieran, erromatarren bizimoduari eutsi zion.
  • Justiniano I.aren erregealdiaren ondoren, Greziako elementuak hartu ziren.
  • Kokapen geografikoari eta merkataritzaren garapenari esker, leku askotan eraginak bildu zituen.

Islamaren Jatorria

Islamaren Sorlekua

  • Islama VII. mendean sortu zen.
  • Artzaintzatik bizi ziren, eta elkarren aurka borrokan aritzen ziren tribuetan antolatuta.
  • Itsaso Gorriaren eremu hartan Medina eta Meka zeuden.
  • Garrantzi handiko merkataritza-gunea zen.
  • Mahoma Mekan bizi zen.

Islamiar Erlijioaren Oinarriak

  • Mahoma profetaren predikuak Koranean jasota daude.
  • Musulmanek funtsezko bost eginbehar hauek dituzte:
    • Fede-aitorpena (Shahada)
    • Eguneroko otoitza (Salat)
    • Limosna ematea (Zakat)
    • Baraua (Sawm), Ramadan hilabetean
    • Erromesaldia Mekara (Hajj)

Entradas relacionadas: