Antzinateko Greziako eta Erromako Literatura

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,59 KB

Antzinateko Greziako Literatura: Tragedia

Eskilo

Eskilok 90 obra idatzi zituen, baina 7 baino ez dira iritsi gaur egunera. Aipagarrienak hauek dira:

  • Prometeo kateatua
  • Orestiada trilogia

Sofokles

Sofoklesek Eskilok hasitako tragedia perfekziora eraman zuen, berrikuntza formal hauek sartuz:

  • Koruaren protagonismoa murriztu zuen eta hirugarren aktorea gehitu.
  • Trilogia baztertu, eta lan independenteak sortu.
  • Bakarrizketak erabili pertsonaien pentsamendua sakontzeko.

Sofoklesen estiloa Eskilorena baino soilagoa eta argiagoa da. 123 lan idatzi zituen, baina 7 baino ez dira iritsi. Ezagunenak hauek dira:

  • Edipo errege
  • Edipo Kolonon
  • Antigona

Euripides

Euripidesen lanak ez ziren garaiko jendearen gustukoa, errealistegiak eta ezkorregiak zirelakoan. Bere tragedietan ezaugarri hauek nabarmentzen dira:

  • Pertsonaiak gizakiak dira, ez daude patuaren menpe.
  • Ez du jainkoen mundua errespetuz begiratzen.
  • Emakumeek garrantzia handia dute.

90 antzerki-lan baino gehiago idatzi zituen, baina 18 baino ez dira iritsi. Aipagarrienak, Medea eta Herkules haserretua dira.

Antzinateko Erromako Literatura: Poesia

Poesia Erromatarra

Erromatar zibilizazioaren literatur fruitu onena poesia da. Bi sailetan banatzen da:

  1. Poesia epikoa (akzioa)
  2. Poesia lirikoa (amodioa)

Virgilio

Virgilio Erroman Mezenas patronoaren babesa izan zuen. Poesia epikoa eta lirikoa landu zituen. Augusto enperadoreak Eneida idazteko enkargua egin zion. 12 urtez idazten aritu zen, eta 51 urterekin hil zenean, guztiz amaitu gabe zeukan.

Eneida Troiaren suntsiketaren ostean hasten da. Eneas 7 urtez ibiltzen da Italiara iritsi nahian, baina ekaitz batek Kartagoko (Tunisia) itsasertzera eramaten du. Bertan, Dido erreginarekin maitemintzen da, baina Italiara itzultzeko bidea hartzen du Eneasek, eta Dido erreginak bere buruaz beste egiten du.

Virgiliok Homeroren tonua humanizatu zuen. Bere obrak mitoa eta errealitate historikoa gurutzatzen ditu.

Bukolikoak 10 artzain-kanten bilduma da, non Virgiliok Arkadia deskribatzen duen (Peloponesoko greziar parajea), denborarekin paraje perfektua bilakatu zena.

Georgikoak poema didaktikoa da, 4 liburukitan banatua.

Locus amoenus figura oso erabilia izan da Mendebaldeko artean; Bernardo Atxagak, adibidez, poema batean (Written in the USA) erabiltzen du.

Entradas relacionadas: