Arantxa Urretabizkaia: Idazle, Kazetari eta Gidoilaria

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,77 KB

Arantxa Urretabizkaiaren Ibilbidea eta Datuak

Donostiako Egia auzoan, 1947an jaiotako Arantxa Urretabizkaiaren literatura 60ko eta 70eko hamarkadetako berpizkundearekin batera garatu zela esan daiteke.

Hastapenak eta Formakuntza

Hamahiru urte zituela idazkari ofizioa ikasten hasi zen. Hamaseirekin bulego batean lanean ari zela, erizaintza ikasketak egin zituen. Ostean, eta beti ere lanean zebilela ikasten ari zela, Historian lizentziatu zen.

Kazetaritza eta Euskaltzaindia

1977an kazetaritzaren munduan murgildu zen, eta huraxe du lanbide ordutik. Hainbat komunikabidetan jardun du, besteak beste:

  • Egin egunkaria
  • Deia
  • Diario Vasco
  • ETB

2001ean Rikardo Arregi saria lortu zuen. Gaur egun, Euskaltzaindiko kide da.

Literatura Ibilbidea

Urretabizkaia Lur taldearen eskutik barneratu zen euskal letretan. Sorkuntza lanetan poesiaren bidetik hasi zen, intimismoaren tonua nabarmendu zelarik.

Poesia eta Lur Taldea

1972an, "San Pedro bezperaren ondoak" poema luzean adoleszentziaren amaierari buruzkoak azaleratu zituen. Poema luze hartan Lur taldean zerabilten hizkuntza moldea nabari zaio.

Sariak eta Arrakasta

Urretabizkaiaren arrakasta ez zen bere horretan geratu. Sari garrantzitsuak lortu zituen:

  • 1981ean: Saria lortu zuen Baina ez egunero ipuinarekin.
  • 1982an: Kritika saria, Maitasunaren magalean poesia liburuarekin.

Zine Munduan

Urretabizkaiak zinearekin ere izan zuen harremana, aktore eta gidoilari gisa:

  • 1981ean: Aktore gisa azaldu zen Segoviako ihesa filmean.
  • 1983an: Albaniako konkista filmean ibili zen gidoilari.
  • 1986an: Zergatik panpox? obraren egokitzapena prestatu zuten zinemarako.
  • 1987an: Gidoigile izan zen berriz Lauaxeta filmean.

1983an, Aspaldian espero zaitudalako ez nago sekula bakarrik kaleratu zuen. Bertan hiru amodio-istorio triste bildu zituen. Urretabizkaiak zenbait elkarrizketetan aitortu duenez, dena den, ez omen zuen zinemaren esperientzia nahi beste gozatu.

Azken Lanak eta Genero Autobiografikoa

Urretabizkaiak hainbat lan argitaratu zituen hurrengo urteetan:

  • 1987: Saturno.
  • 1992: Aurten aldatuko da nire bizitza (gazte-literaturako lana).
  • 1998: Koaderno gorria.

Koaderno gorria genero autobiografikoan sartzen den lana da.

Beste Jarduerak

Literatur sorkuntzan ibiltzeaz gainera, hainbat literatura lehiaketako epaile izan da, hala nola Euskadi Sarian. Donostiako Zinemaldian Zuzendari Berrien Saria hautatzeko epaile ere izandakoa da.

Entradas relacionadas: