Arendt: Pluralismoa, Ekintza Politikoa eta Masaren Arriskua
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,71 KB
1.3. Pluralismoa eta Ekintza Politikoa Hannah Arendten arabera
Pluralismoari dagokionez, Arendten ustez, gizarte demokratikoan pentsamendu eta iritzi anitzak onartzea eta gizartean aldarrikatzea garrantzitsua da. Hortaz, ekintza politikoa azpimarratzen du (demokraziaren oinarria), hots, hiritarren parte-hartze aktiboa (erabakiak hartzeko, beren interesak defendatzeko, etab.).
Arendtek giza duintasuna, asanblakide izatea eta errespetua sustatzen ditu giza eskubide gisa, eta hauek bermatzeko bide bakarra politikan parte hartze aktiboa dela dio.
Indibidualtasunaren Garrantzia eta Konformismoaren Kritika
Arendten ustez, gizabanako bakoitzak pentsatzeko, epaitzeko eta jarduteko gaitasun bakarra du. Indibidualtasuna funtsezkoa da duintasunerako, erabaki autonomoak hartzeko aukera ematen baitu.
Honen harira, Arendtek gizarte modernoaren konformismoa eta indibidualtasun galera kritikatzen ditu. Bere ustez, presio sozialak gizabanakoek beren kabuz pentsatzeko duten gaitasuna itotzen du. Gizartearen adostasun horren aurrean, autonomia eta osotasun pertsonala mantentzea eskatzen du.
Masa: Homogeneizazioa eta Arrisku Politikoa
Arendtek dio gizarte modernoan klase desberdintasunak desagertu eta Masa deitzen duena agertu dela. Masak honako ezaugarriak ditu:
- Homogeneizazioa eta indibidualtasun galera.
- Despertsonalizazioa: pertsonek berezitasuna galdu eta uniformetasuna gailentzen da.
Masa berez apolitikoa da eta esfera publikotik deskonektatuta dago. Arendten ustez, masako gizabanakoek ez dute agentzia politikorik, eta lider karismatikoek erraz manipulatu ditzakete (errazagoa da masa konbentzitzea indibiduo bakar bat baino).
Masa mehatxua da demokraziarentzat, zeren:
- Modu itsuan jarraitzen dio agintariari, bere legitimitatea edo moraltasuna zalantzan jarri gabe.
- Ekintza inmoraletan parte har dezake, ondorioak hausnartu gabe.
Utopiaren Kritika eta Ekintza Errealaren Beharra
Arendtek utopia ere kritikatzen du. Mundu utopikoan, mundu errealaren arazoei aurre egin beharrean, ikuspegi idealizatu bat eskaintzen da.
Arendtentzat, Nazismoa eta Stalinismoa utopiaren bertsio desitxuratuak ziren, non mundu perfektu baten nahiak askatasunaren zapalkuntza eta suntsipena ekartzen zuen.
Utopiaren aurrean, berriz ere, ekintza politikoa azpimarratzen du Arendtek. Haren ustez, benetako politikak gai publikoekiko konpromiso aktiboa dakar, gizartea nola hobetu askatasunez eztabaidatzea ahalbidetuz.