Argazki-Kamera: Osagaiak eta Funtzionamendua

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,95 KB

Argazki-Kamera: Optika eta Irudiaren Atzematea

Irudiak atzemateko tresna optikoa da. Sistema optiko batek eta hartzaile fotosentikor batek osatzen dute. Sistema optikoak (objektiboak) objektuaren irudi erreal eta alderantzikatua proiektatzen du.

Kameraren Elementu Nagusiak

  • Gorputza: Kamera iluna da. Atzealdean objektuaren irudi erreal eta alderantzikatua eratzen da, eta hor ipintzen da film fotografiko sentibera.
  • Objektiboa: Objektuek islatutako argia biltzen duen sistema konbergentea. Objektibo on batek akatsik gabeko irudia sortu behar du eta fokatze-sakonera handia izan behar du. Fokatze-sakonera objektuak aldi berean fokatu ditzakeen punturik hurbilenaren eta urrunenaren arteko distantzia da.
  • Bisorea: Honekin irudia enkoadratzen da.
  • Obturadorea: Esposizio-denbora kontrolatzen du, hau da, argia pelikulara iristen den denbora tartea.
  • Diafragma: Elkarren gainean ezarritako xafla txiki metalikoen eraztuna. Filmara iristen den argi kantitatea erregulatzen du.
  • Kliskagailua: Klikatzean argazkia ateratzen da. Denbora zehatz batez irekitzen du obturadorea, kanpoko argiak filma inprimatzeko aukera izan dezan.

Kameraren Funtzionamendua

Giza begiaren funtzionamenduaren antzekoa da:

  • Objektiboak begiaren kristalinoaren funtzioa du.
  • Diafragmak irisaren funtzioa du.
  • Kamera ilunak esklerotikoaren funtzioa du.
  • Film sentikorrak erretinaren funtzioa du.

Kamerak irekiera-angelu oso handia du fokaturik begiak baino, eta horrek ikusi-eremu handiagoa hartzea dakar.

Objektuen fokatzea lortzeko, lentearen eta pelikularen arteko distantzia doitu egin behar da. Kameran sartzen den argi kantitatea, argiztapen-denboraren eta diafragmaren irekieraren bidez erregulatzen da.

Entradas relacionadas: