Argazki-Kamera: Sistema Optikoaren Funtsa

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,75 KB

Argazki-kamera, tresna optiko bezala, sistema optiko batek eta hartzaile
fotosentikor batek osatzen dute. Sistema optikoa (OBJEKTIBOA), objektuaren irudi erreal
eta alderantzikatua hartzailearen gain proiektatzeaz arduratzen da. Hartzailea, bere
aldetik, argiarekiko sentikor den emultsio-geruza batez estalitako plaka edo pelikula batez
osatuta dago, eta mintz horrek errebelatu-prozesu baten bidez objektuaren erreprodukzioa
emango digu.
Argazki-kameraren osagai desberdinen eskema: objektiboa (1), diafragma (2), kamera
iluna (3), obturadorea (4) eta pelikula fotografikoa (5).
Argazki-kamera, irudian ikus daitekeenez, nahikoa erraz pareka daiteke,
funtzionamenduaren ikuspegitik, giza begiarekin. Argazki-kameraren objektiboak (1),
kornea/ /kristalino akoplamenduaren eginkizuna betetzen du; diafragma (2), bere funtzioa
irisaren antzekoa da; kamera iluna (3), esklerotikaren parekoa, eta obturadorea (4), bere
eginkizuna esposizio-denbora erregulatzea delarik. Azkenik, obturadorearen atzetik
pelikula fotografikoa (5) kokatzen da, informazio optikoaren azken hartzailea, begian
erretina bezalaxe. Begiaren, eta kameraren analogiarekin jarraituz, azken irudi
fotografikoa lortzeko errebelatu-prozesua eta begian ikusmena sorterazten duen bulkada
nerbiosoen prozesua oso antzekoak direla esan daiteke.
Argazki kameraren funtsezko elementuak hauek dira:
• Gorputza: atzealdean, objektuaren irudi erreal eta alderantzikatua eratzen den lekuan,
xafla edo film fotografiko sentikorra jartzen da. Prozesu fotokimiko batez, xafla hori
kitzikaturik edo inpresionaturik geratzen da.
• Objektiboa: objektuek isladaturiko argia biltzen duen sistema konbergentea da.
Objektibo on batek, akatsik gabeko irudia sortu behar du eta fokapen sakonera handia
izan behar du. Fokapen sakonera, objektiboak aldi berean foka ditzakeen punturik
hurbilenaren eta urrunenaren arteko distantzia da.
• Bisorea: horren bidez irudia enkoadratu egin daiteke, nahi den partea filmean
inpresionatuta gera dadin
• Obturadorea: dispositibo horren bidez esposizio-denbora kontrola daiteke, hau da, argia
pelikulara iristen dagoen denbora tartea da.
• Diafragma: elkarren gainean ezarritako xaflatxo metalikoen eraztun bat da eta
objektiboaren diametro eraginkorra erregulatzeko balio du. Filmera iristen den argi
kantitatea da.
• Desarragailua: desarratzean argazkia ateratzen dugu. Denbora konkretu batez ireki
egiten du obturadorea, horrela, kanpotik argiak filma inpresiona dezan.

Entradas relacionadas: