Argazki Kameraren Funtsezko Osagaiak eta Funtzionamendua

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,14 KB

Argazki Kameraren Funtsezko Osagaiak

  • Gorputza

    Kamera iluna da funtsean. Atzealdean, objektuaren irudi erreal eta alderantzikatua eratzen den lekuan, xafla edo film fotografiko sentikorra jartzen da. Prozesu fotokimiko baten bidez, xafla hori kitzikaturik edo inprimaturik geratzen da.

  • Objektiboa

    Objektuek islatutako argia biltzen duen sistema konbergentea da. Kasurik sinpleenean, lente konbergente bakarra da.

    Objektibo on batek akatsik gabeko irudia sortu behar du, eta fokatze-sakonera handia izan behar du. Fokatze-sakonera da objektiboak aldi berean foka ditzakeen punturik hurbilenaren eta urrunenaren arteko distantzia. Tarte horren barneko gorputz guztiak fokaturik daude aldi berean filmean.

  • Bisorea

    Horren bidez irudia enkoadratu egin daiteke, nahi den partea filmean inprimaturik gera dadin.

  • Obturadorea

    Gailu horren bidez esposizio-denbora kontrola daiteke, hau da, argia pelikulara iristen den denbora-tartea.

  • Diafragma

    Elkarren gainean dauden xafla metalikoen eraztun bat da eta objektiboaren diametro eraginkorra erregulatzeko balio du, eta beraz, filmera iristen den argi kantitatea erregulatzeko.

  • Kliskagailua

    Kliskatzean, argazkia ateratzen dugu. Denbora konkretu batean ireki egiten du obturadorea, kanpoko argiak filma inprima dezan.

Kameraren Funtzionamendua eta Giza Begia

Kameraren funtzionamendua eta giza begiarena antzekoak dira. Objektiboak gure kristalinoaren zeregina burutzen du, eta film sentikorra erretinaren baliokidea da. Baina argazki-kamerak irekiera-angelu oso handia du fokaturik, begiarena baino handiagoa, eta horri esker gu baino ikuste-eremu handiagoa hartzen du.

Objektuen fokatzea lortzeko, lentearen eta pelikularen arteko distantzia doitu behar da, argazkia egin nahi zaion objektuaren irudia film sentikorrean eratzeko moduan.

Kameran sartzen den argi kantitatea argiztapen-denboraren bidez eta diafragmaren irekieraren bitartez erregulatzen da. Bi parametro horiek erabilitako film motaren arabera eta inguruko argiztapen-mailaren arabera aukeratzen dira.

Entradas relacionadas: