Argiaren Errefrakzioa eta Islapena

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,3 KB

Uhinak izaera ezberdineko bi ingurune garden banatzen dituen gainazalera heltzen direnean, energiaren zati bat 1.ingurunera itzultzen da, ISLAPENA.

Uhin erasotzailearen enregiaren beste zatia, bigarren ingurunera transmititzen da, uhinaren ERREFRAKZIOA sortuz.
Argiaren errefrakzio fenomenoak aztertzeko oso garrantzitsua da puntu hauek kontutan izatea:
  • Argiaren abiadura handiagoa da hutsean ingurune materialetan baino
  • Hutsean, argi erradiazioen abiadurak ez du uhin luzereraren menpekotasunik: konstantea da. Hala ere,ingurune materuaketan uhin luzeraren menpekotasuna du
  • Argi uhinen maiztasuna hutsean edota ingurune materialetan berdina da, ez ordea uhin-luzera.

ISLAPENA: uhin bat bi inguruneren arteko banaketa-gainazalera iristean,uhina itzuliegiten da lehenengo ingurunera, uhin-higiduraren energiaren parte bat eramanez eta hedapen-norabidea aldatuz. Islapen legeak:

  • Izpi erasotzailea, banaketa gainazalaren eraso puntuko normala eta izpi islatua plano berean daude.
  • Eraso angelua (e), eta islapen angelua (i) berdinak dira

ERREFRAKZIOA: uhin bat bi inguruneren arteko banaketa-gainazalera iristean, bigarrenean sartu egiten da, uhin -higiduraren energiaren parte bat eramanez eta hedapen norabidea aldatuz. Errefrakzioaren legeak:

  • Izpi errefraktatua, normala, eta izpi erasotzailea plano berean daude.
  • Eraso angeluaren sinuaren eta errefrakzio angeluaren sinuaren arteko eralzio konstantea da, eta uhin-higidurak bi inguruneetan dituen hedapen abiaduraren arteko erlazioaren berdina. Kantitate konstante hori bigarren inguruneak lehengoarekiko duen errefrakzio indize erlatiboa deritzo.

SNELL-en ERREFRAKZIO LEGEA -->formula

  • Ingurune batetik bestera zeharkatzen duenean izpiak ez du bere maiztasuna aldatuko, baina bai uhin luzera.
  • ERREFRAKZIO INDIZEA: Argiari dagokionez, ingurune baten errefrakzio indizeabsolutua, n, argiak hutsean duen hedapen abiaduraren, c, eta ingurune horretan duen hedapen abiaduraren arteko erlazioa da. n=c/v

Errefrakzio indizea eta Snell-en legea:

  • Argi izpi bat, errefrakzio indize baxua duen ingurune batetik errefrakzio indize altuagoa duen beste batera igarotzen denean, errefrakzio angelua, eraso angelua baino txikiagoa izango da.n2>n1 --> r
  • Argia errefrakzio indize altuagoa duen ingurune batetik errefrakzio indize baxuagoa duen beste batera igarotzean, izpi errefraktatu normaletik aldentzen da n2 r>i

MUGA ANGELUA ETA ISLAPEN OSOA: Argia ingurune batetik errefrakzio indize txikiagoko beste ingurune batera pasatzean, gertatu daiteke.

  • Argi izpia errefrakzio indize txikiagoko ingurune batera pasatzen denean, normaletik urrunduz errefraktatzen da.
  • Eraso angelua handiagoa egitean, errefrakzio angelua ere handiagotu egiten da
  • Eraso angelu jakin batean(muga angeluan) errefrakzio angelua r=90º da
  • Eraso angelu hori handiagoa bada, argi guztia islatu egiten da, ISLAPEN OSOA

Muga angelua: L, 90ºko errefrakzio angeluari dagokion eraso angeluari deritzo n1sinL=n2sin90º

Entradas relacionadas: