Ariketa Fisikoa eta Osasuna: Bihotza, Hipertentsioa, Diabetesa

Clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,47 KB

Ariketa Fisikoa eta Bihotzeko Gaixotasunak

Herrialde aurreratuetan gaixotasun kardiobaskularrak dira jendea hiltzeko arrazoi nagusia. Adinean aurrera joan ahala, arteriak loditu eta gogortzeaz gain, beren paretetan gantza pilatu egiten da. Menopausia aurretik, gizonezkoak baino 5 aldiz emakume gutxiago hiltzen dira, estrogenoek emakumea babesten baitute.

Bihotzeko Gaixotasunari Buruz Kontuan Izatekoa

  • Arterien narriadura gaztetan hasten da, baina geroago arte ez da nabaritzen.
  • Kolesterol-maila altua arrisku-faktorerik garrantzitsuena da eta, ondorioz, umetatik hasi behar da dieta zaintzen.
  • Gaixotasun honen lehenengo adierazpenak bularreko angina edo miokardioko infartua izan daitezke.
  • Ariketa gogorrak angina edo infartua eragin ditzake.
  • Arrisku faktore bat baino gehiago dituzten pertsonek bihotzeko gaixotasun arteriosklerotikoa jasateko arrisku handiagoa dute.

Ariketak Gure Bihotzean duen Eragina

Sasoian egoteak gaixotasun kardiobaskularren ondorioz hiltzeko arriskua erdira jaisten du.

Nola Eragiten du Ariketa Fisikoak Gure Bihotzaren Osasunean?

  1. Arrisku-faktoreak kontrolatzen laguntzen du.
  2. Antsietatea gutxitzen du.
  3. Arteria koronarioak errazago dilatatzen dira.
  4. Bihotzaren uzkurtzeko eta erlaxatzeko gaitasuna hobetzen du.
  5. Tronboak sortzea eragozten du.
  6. Miokardioa odol gutxi iristen zaionerako ere prestatzen du.
  7. O2 mugitzen ari diren muskuluetara garraiatzeko sistema hobetzen du.
  8. Ariketa fisikoa eginda, bihotzaren maiztasuna eta presio arteriala jaitsi egiten dira eta, ondorioz, bihotzak O2 gutxiago behar du.

Bihotzeko Gaixotasuna Duenak Nola Egin Behar du Ariketa?

Kardiologoa da bihotzeko arazoen bat duenari bete beharreko arau zehatzak agintzeko pertsonarik egokiena. Kontrolatu beharreko elementurik garrantzitsuena ariketaren intentsitatea da. Ariketa eta errekuperazioa tartekatzen dituen entrenamendu-programa pertsonalizatuak gaixoaren gaitasun aerobikoa dezente hobe dezake.

Arrisku Faktoreak (Bihotzeko Gaixotasunak)

  • Kontrolagarriak: Erretzeko ohitura, presio arterial altua, kolesterol altua, ariketa fisikoa ez egitea, diabetesa, gizentasuna, estresa.
  • Kontrolaezinak: Herentzia, gizona izatea, adina (50 urtetik gora arrisku handiagoa).

Ariketa Fisikoa eta Hipertentsioa

Presio arteriala odolak arterien paretetan egiten duen indarra da. Presio sistolikoa bihotza uzkurtzen denean eta odola kanporatzen duenean hartzen da. Presio diastolikoa bihotza erlaxatzen denean odolak egiten duen presioa da.

Presio Arterialaren Mailak
MAILASISTOLIKOA (mmHg)DIASTOLIKOA (mmHg)
Ona120tik behera80tik behera
Normala130etik behera85etik behera
Normal-altua130-13985-89
Hipertentsioa
1. estadioa140-15990-99
2. estadioa160-179100-109
3. estadioa>180>110

Hipertentsioaren arrisku faktoreak:

  • Kontrolaezinak: faktore genetikoak, adina, arraza.
  • Kontrolagarriak: obesitatea, gantza gehiegiko dieta, ariketa ez egitea, estres psikologikoa.

Hipertentsioa gaixotasun isila baina arriskutsua da.

Hipertentsioaren Ondorioak

  • Bihotza haztea, infartua eragin dezake.
  • Aneurismak (anpoilak) arterietan sortzea.
  • Giltzurrunetako lesioa.
Gomendio Orokorrak
Hipertentsioa Prebenitu eta KontrolatzekoOsasun Kardiobaskularra eta Orokorra Zaintzeko
  • Gizenegi egonez gero, argaldu
  • Alkohola neurrian hartu
  • Jarduera fisiko aerobiko gehiago egin
  • Sodio gutxiago hartu (gatza murriztu)
  • Behar den potasioa hartu
  • Kaltzioa eta magnesioa hartu
  • Ez erre
  • Kolesterol eta koipe ase gutxiago hartu

Ariketa Fisikoa eta Diabetesa

Deskribapena

Diabetes mellitus edo diabetes gozoa azukreen metabolismoaren asaldura da, odolean azukre-maila altuak eta gernuan azukrea izatea ezaugarri dituen arazoa.

Bi mota nagusi daude: 1. motakoa (normalean gaztaroan agertzen dena) eta 2. motakoa (helduaroan ohikoagoa). Odoleko glukosa-maila normala 80-105 mg/dl artekoa da.

2. motako diabetesa duten pertsona asko gizenak dira. Diabetesa honela kontrola daiteke: dietaren eta ariketa fisikoaren bitartez, edo dieta, ariketa eta botiken bidez.

Ariketa Fisiko Erregularrak Prebentzioan duen Zeregina

Jarduera fisikoak 2. motako diabetesaren agerpena prebenitzen edo atzeratzen laguntzen du. Emaitzak are hobeak izaten dira jarduera gogorra denean eta pisu galera egokia lortzen denean.

Entradas relacionadas: