Ariketa Fisikoaren Energia Sistemak eta Oxigenoaren Kontsumoa

Clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,58 KB

Ariketa Fisikoaren Energia Sistemak

Ariketa fisikoa egin bitarteko energia lortzeko sei energia mota daude: kimikoa, mekanikoa, argiarena, termikoa, elektrikoa eta nuklearra. Ariketa fisikoan, sistema energetikoen nahasketa etengabea erabiltzen da, transferentzia mota bat bestearen gainean jarriz. Hala ere, ariketa desberdinetan sistema bakoitzak egiten duen lana desberdina izango da.

Energia Motak Ariketa Intentsitatearen Arabera

Iraupen Laburreko eta Intentsitate Handiko Probek (Anaerobiko Alaktikoa)

  • Probak laburrak dira, 6 segundu baino gutxiagokoak, eta intentsitate handikoak.
  • Energia ATP eta PC (energia altuko fosfatoak) bidez hornitzen da.
  • Prozesu honi anaerobiko alaktikoa deritzo, oxigenoa behar ez duten erreakzioak direlako eta ez dutelako azido laktikorik sortuko.

Energia Epe Laburrean (Anaerobiko Laktikoa)

  • Ariketa mota horretan energia glukosatik eta glukogenotik lortzen da.
  • Glukolisiaren bidez azido laktikoa eta ATPa sortzen dira.
  • Prozesu horri anaerobiko laktikoa deritzo.
  • Azido laktikoko maila altuenak eta azkarren pilatutakoak 60 eta 180 segundutan zehar eutsi daitezkeen ariketetan lortzen dira.
  • Azido laktikoaren pilaketak azidosia eragingo du, mugaz gainetik energia sistemaren blokeoa ekarriko duena.

Energia Epe Luzera (Aerobikoa)

  • Zenbat eta oxigeno gehiago heldu muskuluari, orduan eta energia gehiago sortu ahal izango du muskulu horrek eta errendimendu handiagoa lortuko da.
  • Ariketa fisikoa 2 edo 3 minutuz luzatzen bada, energia sortzeko bai glukosa, bai gantzak, bai proteinak erabil daitezke.
  • Muskuluak gantza erabiltzen du energia nahiko sortzen den kasuetan, batez ere intentsitate baxuko ariketa fisiko luzeetan.

Oxigenoaren Kontsumoa Ariketan

Oxigeno Kontsumo Basala eta Ariketa

Organismoak bere funtzioak bete ditzan oxigenoaren kontsumo basala behar da. Ariketa fisiko bat egitean, mugimendua sor dadin beharrezkoak diren erreakzioak gerta daitezen, oxigeno gehigarria behar dugu.

Ariketaren Fasetako Kontsumoa

Ariketaren lehen fasean zehar oxigenoaren kontsumoa azkar igotzen da, gero meseta bat dator eta ariketa amaitu arte gutxi gorabehera egonkor mantentzen da.

Oxigeno Eskasia (Defizita)

Oxigeno kontsumoaren kurba ariketa fisikoaren hasieran ez da berez hazten erritmo egonkor batera heldu arte. Izan ere, lanaren hasierako etapetan oxigenoaren kontsumoa erritmo egonkorraren azpitik dago (oxigeno defizita).

Entradas relacionadas: