Aristotelesen Fisika eta Kosmologia: Aldaketa eta Unibertsoa

Clasificado en Medicina y Ciencias de la salud

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,74 KB

Zientzia Bigarrena edo Fisika

Aldaketak kategorien arabera sailkatzen dira. Aristotelesen arabera, lau aldaketa mota ematen dira:

  • Aldaketa substantziala: Substantziari eragiten diona da. Izatetik ez izatera pasatzean, substantziaren usteldura gertatzen da; alderantziz, sorkuntzak ez izatetik izatera eramaten du substantzia.
  • Aldaketa edo mugimendu kualitatiboa: Substantzia baten ezaugarriren bat aldatzen denean gertatzen da. Adibidez: haurrak heldu bihurtzen direnean.
  • Aldaketa edo mugimendu kuantitatiboa: Substantziari eragiten dio, gehikuntza edo murrizketa gisa.
  • Lekualdaketa edo translazio mugimendua: Mugimendu garrantzitsuena da; beste mugimendu guztiak horren mende daude, haien oinarri eta sorrera delako.

Aldaketa naturala eta artifiziala

Lau aldaketa horiek naturalki zein artifizialki gerta daitezke:

  • Naturalki mugitzea: Berez mugitzea da, barne-dinamismo baten arabera.
  • Artifizialki mugitzea: Beste dinamismo baten arabera mugitzea da, izakiaren kanpo-arrazoiengatik (adibidez, gizakiak eraginda).

Berezko tokiaren edo toki naturalaren teoria

Natura kosmos ordenatua da, eta bertan gauza bakoitzari toki "natural" bat dagokio bere ezaugarrien arabera. Izaki bizigabeak, lau elementuz eta haien konposizioz osatuak, naturalki mugitzen dira: beren naturaren eta osaketaren arabera, arinak direnak gorantz doaz eta astunak direnak beherantz.

Toki naturala, kausalitatea, hilemorfismoa eta akto eta potentzia teoriak guztiz bateragarriak dira.

Fisika lurtarra eta fisika zerutarra

Fisikaren ikasgaiak mugitzen diren izaki guztiak dira. Hala ere, badirudi Aristoteles astroen mugimendu uniformeen edertasunarekin liluratuta geratu zela, mundu lurtarreko mugimendu kaotiko eta irregularrekin alderatuz. Bi izaki mugikari mota zeharo desberdinak bereizi zituen:

  1. Lurreko gorputz ustelgarriak: Aldakorra den mundu azpilunarra.
  2. Gorputz zerutarrak: Mugitu arren aldatzen ez direnak; ustelezinak, alegia.

Kosmologia: Ikuskera Geozentrista

Aristotelesen unibertsoari buruzko ikuskera geozentrista da. Lurrak, elementu astunenak, unibertsoaren erdigunean dirau mugitu gabe. Ondoren, tarteko esferetan ura eta airea daude, eta goiko esferan sua, elementurik arinena.

Lau esfera horien inguruan Ilargia dago, eta ondoren, gainerako gorputz zerutarrak orbita biribil eta zentrokideetan biraka dabiltza: lehendabizi planeten esferak eta, azkenik, izar finkoen esferak, unibertsoa amaitzen den tokian.

Entradas relacionadas: