Aristotelesen Gizarte eta Gobernu Teoriak

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,78 KB

ARISTOTELES

Gizartea antolatzeko erari dagokionez, Aristotelesen arabera, gizakiak bizirik iraun nahi badu, gizaki bezala garatzeko ondo antolatutako gizarte batean bizi behar du, gizakia berez soziala baita, hau da, animalia politikoa da. Ikus daitekeenez, hemen ez da Platonengandik urruntzen.

Platonen eta Aristotelesen Gobernu Motak

Platonek eta Aristotelesek estatua antolatzeko bi gobernu mota bereizten dituzte:

  • Zuzenak: Guztien ongia bilatzen dutenak (adb: monarkia, aristokrazia eta errepublika).
  • Okerrak: Gobernuan daudenen interesak babesten baino ez dituztenak.

Baina gobernatzeko era bakoitza ustel daiteke:

  • Monarkia usteltzean tirania bihurtzen da.
  • Aristokrazia oligarkia bihurtzen da.
  • Errepublika demagogia bihurtzen da.

Erregimen Errealistena

Teorikoki monarkia eta aristokrazia estatua antolatzeko sistemarik onenak badira ere, errealistagoa izateko sistemarik onena da gehiengo erdiko klase batek ezartzen baditu jokaera ereduak: errepublika, oligarkia eta demokraziaren artean kokatzen den tarteko erregimena.

Aristotelesen ustez, gobernu mota bat definitzeko orduan, irizpidea ez da zenbatek gobernatzen duten, nork gobernatzen duen baizik. Gauzak horrela, erregimen horien zuzenketa ez datza kopuruan, dituzten ondasunetan baizik. Politikan aritzen direnak ezin dira oso aberatsak izan, ezta pobreak ere; denbora libre eduki behar dute politikan jardun ahal izateko.

Jabetza Pribatua eta Herritartasuna

Aristoteles ez dio egingarri irizten jabetza pribatua desagertzeari, Platonek proposatzen zuen moduan. Orobat, Platonen ustez politikoa izateko filosofoa izan behar den bitartean, Aristotelesentzat hiritar guztiek parte har dezakete polisaren erakundeetan merezimendua kontuan hartuta, eta ez beste irizpide batzuen arabera, esaterako, ondasunak eta dirua oligarkian eta berdintasuna demokrazian.

Baina hau horrela, ezin dugu ahaztu Aristotelesentzat biztanle guztiak ez direla hiritarrak, esklabotza naturala onartu eta onartu beharrekoa baita.

Bertute Etikoak eta Ezagutza

Sokratesi jarraituta, Platonek uste du zuzen jokatzearen berma zuzentasunaren ezagutza dela. Halaber, Aristotelesen iritziz ezagutza ez da nahikoa, izan ere zuhurtzia bertutearen bitartez erdiko puntua zein den ezagutzen dugu. Hala ere, honek ez du ezer ziurtatzen, arrazoimenak ez baitu aukeratzen, nahimenak baizik.

Hots, beste gaitasun batzuk behar dira, bertute etikoak. Ohiturak eta bertute onak erabiliz bihurtzen gara bertutetsu, eta horretarako esperientzia oso garrantzitsua da.

Entradas relacionadas: