Aristotelesen teoria politikoa: gizatasuna eta erregimen politikoak

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,53 KB

1.TEORIA POLITIKOA: GIZATASUNA ETA ERREGIMEN POLITIKOAK

Gizartea antolatzeko, Aristotelesek dio gizakiak Bizirik irauteko elkartu behar direla ondo antolatutako gizarte batean: gizakia Animalia politikoa da. Hala ere, Platonek ez bezala, Aristotelesek uste du Elkarterik garrantzitsuena familia da, gero auzoa eta, azkenik, hiria.

Estatua antolatzeko, bi gobernu mota bereizten ditu: Zuzenak eta okerrak. Zuzenak dira guztion ongia bilatzen dutenak, eta okerrak, gobernuan Daudenen interesak bilatzen dituztenak. Zuzenen artean monarkia, aristokrazia Eta errepublika daude, baina horiek ustel daitezke: monarkia usteltzean tirania Sortuko da; aristokrazia usteltzean, oligarkia; eta demokrazia demagogia.

Teorikoki monarkia eta aristokrazia onenak dira, baina Errealitatean onena izango da gehiengo erdiko klaseak jartzen baditu legeak: Errepublika. Kopurua ez da garrantzitsuena, nork gobernatzen duen baizik. Demokrazian, pobreak gobernatzen dute, gehiengo baitira.

Politikariek gutxieneko ondasunak izan behar dituzte. Jabetza pribatua mantendu behar dela dio, Platonek ez bezala.

Aristotelesen ustez, hiritar guztiek parte har dezakete Polisaren erakundeetan bertutea kontuan hartuta, eta ez beste irizpiderik. Hala Ere, bere ustez biztanle guztiak ez dira hiritarrak: esklabotza naturala eta Hiria antolatzeko beharrezkoa da.

Hiri zuzena lortzeko, Platonek ezagutzak ondo jokatzea Bermatzen duela dio. Aristotelesen arabera, ezagutza ez da nahikoa. Adimenaren Bidez erdiko puntua ezagutzen dugu, baina horrek ez gaitu behartzen hori Aukeratzera: nahimenaren aukeratuko dugu. Bertute etikoak (ohiturak) eta Esperientzia oso garrantzitsuak dira aukeratzeko orduan. Bertute horien artean Justizia dago. Platonek harmoniarekin eta orekarekin lotzen zuen justizia. Aristotelesek, aldiz, legezkotasuna (legeak errespetatzea) eta merezimendua (tratu berdina ematea, merezi dutenaren arabera) aipatzen ditu.

Entradas relacionadas: