Aristotelesen Teoria Politikoa: Gizatasuna eta Erregimenak

Clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,69 KB

Teoria politikoa: Gizatasuna eta erregimen politikoak

Aristotelesek gizartea ondo antolatzeko kezka zuen. Estagirakoak sistema politiko ezberdinen inguruko azterketa burutu zuen, eta antolaketa politikoari buruz hainbat ikuspuntu utzi zizkigun:

  1. Gizakia animalia politikoa da (*Zoon Politikon*)

    Gizakiak aurrera egiteko, bizirauteko alegia, besteekin batera elkarlanean aritu behar du. Superbibentzia eta garapena besteekin egiten den bidea da Aristotelesentzat; kooperazio eta solidaritate printzipioak ezinbestekoak dira gizarte gisa aurrera egiteko.

    Gizarte antolaketaren egitura

    Gizarte antolaketaren egitura natural eta, era berean, sinpleena familia da. Bertan, hainbat balio ikasi eta praktikatzen dira. Ondoren, auzoa dugu: beste familia, pertsona eta lagunekin osatzen dugun harreman sarea (kasu honetan, auzolanak sekulako abantaila dakar hiritarrentzat). Azkenik, hiriarekin egiten dugu topo. Hemen, pertsona ugari daude, horietako asko ez ditugu ezagutzen, baina guk ditugun betebehar eta eskubide berdinak dituztela jabetzen gara. Bizikidetza arautu beharra dago: eskubideak ditugu eta betebeharrak daude.

    Hiritarrak ezinbestean kontzientzia politikoa izan behar du. Bizitzan izango dituen harreman pertsonal eta sozialez ezin du arduragabe jokatu.

  2. Gobernu zuzen eta okerrak

    Estatua edo hiria ondo antolatzeko, sistema ezberdinak daude (tirania, militarren gobernua, aristokrazia, monarkia, demokrazia...). Funtsean, sistema zuzen eta okerrak daude. Aristotelesen iritziz, guztien zoriona eta interes kolektiboak kontuan hartzen dituzten sistemak dira printzipioz hiritarrak borrokatu beharko lituzkeenak.

    Bai monarkia, bai aristokrazia eta bai demokrazia kontuan hartu beharreko alternatibak direla uste du. Baina gobernu mota hauek usteldu egin daitezkeela eta gehiengoaren aurka egituratu daitezkeela uste du. Bere iritziz, gehiengoaren nahiak eta desioak kontuan hartzen ez dituen gobernu mota erabat okerra litzateke.

    Sistema errepublikarraren alde

    Aristoteles sistema errepublikarraren aldekoa da. Gizarte antolakuntza honetan, pertsona arruntek, hiritar xumeek, lidergo garrantzitsu bat izango lukete erabakiak hartzerako garaian. Bere ustetan, komenigarria da kontzientzia politikoa edukitzeaz gain (*zoon politikon*), sentsibilitate etikoa izatea. Aristotelesek azpimarratzen duen gizarte eredu horretan, berdintasun ekonomikoa litzateke oinarria. Hiritar aberats eta txiroen arteko banaketa defenda ezina iruditzen zaio, eta horregatik pribilegiaturik gabeko eredu baten aldekoa da.

Entradas relacionadas: