Aristotelesen Teoria Politikoa: Gizatasuna eta Erregimenak

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,79 KB

Aristotelesen Teoria Politikoa: Gizatasuna eta Erregimen Politikoak

Aristotelesen arabera, gizakiak bizirik iraun nahi badu, elkartu behar du nahitaez. Gizakia animali politikoa da, eta gizatiarrenak ez direnak soilik bizi daitezke gizarterik gabe.

Estatua Antolatzeko Erregimenak

Estatua antolatzeko bi gobernu mota bereizten ditu: zuzenak eta okerrak.

Gobernu Zuzenak (Ongi Orokorraren Alde)

  • Monarkia: Gobernu bakarra.
  • Aristokrazia: Gutxi batzuek gobernatzen dute ongiaren alde.
  • Errepublika: Gehiengoak gobernatzen du ongiaren alde.

Gobernu Okerrak (Interes Partikularren Alde)

  • Monarkia usteltzen denean, Tirania bihurtzen da.
  • Aristokrazia usteltzen denean, Oligarkia bihurtzen da.
  • Errepublika usteltzen denean, Demagogia bihurtzen da.

Erregimen Errealistena

Teorikoki monarkia eta aristokrazia estatua antolatzeko sistemarik onenak badira ere, errealistagoa izateko sistemarik onena da gehiengo erdiko klase batek ezartzen baditu jokaera ereduak, Errepublika. Sistema hori oligarkia eta demokraziaren artean kokatzen den tarteko erregimena da.

Irizpideak eta Ogasuna

Aristotelesen ustez, gobernu mota bat definitzeko orduan, irizpidea ez da zenbatek gobernatzen duten, nork gobernatzen duen baizik. Horregatik, erregimen horien zuzenketa ez datza kopuruan, dituzten ondasunetan baizik.

Politikan aritzen direnak ezin dira oso aberatsak izan, ezta pobreak ere; gutxieneko ondasunak eduki behar dituzte, denbora librea eduki eta horrela politikan jardun ahal izateko.

Jabetza eta Parte-hartzea

Aristoteles ez dio egingarri irizten jabeta pribatua desagertzeari. Bere planteamendua ezberdina da: hiritar guztiek parte har dezakete polisaren erakundeetan merezi kontuan hartuta.

Ezagutza vs. Bertutea

Sokratesi jarraituta, Platonek uste du ezagutzak bermatzen duela zuzen jokatzea. Zuzentasuna zer den ezagutzen duenak zuzen jokatzen du ezinbestez.

Aristotelesen iritziz, ezagutza beharrezkoa bada ere, ez da nahikoa. Ohiturak eta bertute onak erabiliz bihurtzen gara bertutetsu, eta horretarako espeziea (ingurunea) oso garrantzitsua da.

Justiziaren Kontzeptua

Platonek harmoniarekin, orekarekin lotzen du hiri justua. Hiritar bakoitzak duen gaitasunari loturik, eta horren arabera berezko duen zereginetan aritzen bada, hiria justua izango da.

Aristotelesen justizia kontzeptuak kontuan hartzen ditu legezkotasuna eta merezi. Bertutea da hitia iraunarazten duen bakarra.

Entradas relacionadas: