Aristotelesen eta Tomas Akinikoaren Filosofiaren Konparaketa
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,74 KB
ARIMA: Gizakia gorputz eta arimaz osaturik dago eta haien arteko lotura substatziala da. Gorputzaren ezaugarri esentzial guztiak jasotzen dituena da eta gorputzari bizia ematen diona. Arimaren hiru maila bereizi zituen: Begetatiboa, sentipenezkoa eta arrazionala.
ARRAZOIA: Bere filosofia praktikoan, etika-eudaimonista azaltzen digu arrazoia, konkretuko, bertute dianoetikoetan sailkatzen digun. Arima arrazionala dela berezko arima dugun bakarra eta pentsamenduaren bidez ematen dela.
BERTUTEA: Bertuteak bikaintasuna esan nahi du. Gizakiak ditugun posibilitateak ahalik eta hobekien gauzatzeko ohitura da bertutea, hau da, arimaren funtzio bat ongi betetzeko joera. Bertutea ez da jaiotzetik dugun gauza bat, ikasi egiten dena baizik. Bi mota bereizi zituen: dianoetikoak eta etikoak.
ONGIA: Gizakiak duen helburua da. Baina ongi ezberdinak badirela onartzen zuenez ongi gorena zehazten saiatu zen, eta hori zoriontasuna dela ondorioztatu zuen.
ZORIONTASUNA: Zoriontasuna gizakion azken xedea da, bere baitan nahi duguna eta ez beste zerbait lortzeko. Honek zoriontasuna gizakiaren berezko jardueratik etorriko zela esan zuen eta giza jardueraren berezko lana betetzen duen arima arrazionala denez, giza zoriontasuna honen jardueraren bidez etorriko da, baina horrek ez du esan nahi gorputza alde batera utzi behar denik.
Aristoteles eta Tomas Akinikoaren Konparaketa
Konparaketa egiteko, Aristoteles aukeratu dut. Bai Tomasek bai Aristotelesek, biek errealitatearen eta ezagutzaren teoria zabala garatu dute. Ondoren, aipatuko ditut bien arteko adostasunak eta desberdintasunak. Gainera, konparaketa egoki bat iruditu zait, Tomasek, Aristotelesen abiapuntua hartzen zuelako.
Pentsamolde filosofikoari dagokionez, bere helburua filosofikoa kristautasuna Aristotelismoaren bidez ulertzea zela esan genezake, horretarako Aristoteles behar bezala egokitua eta moldatua izan behar da. Testuinguru horretan ulertu behar dira fedea eta arrazoia elkartu ahal izateko Tomasen ahaleginak. Aristotelismoaren eta kristautasunaren sintesia egiten saiatu zen, sintesi tomista deiturikoa.
Tomas Akinikoak Aristotelesen errealitatearen teorian erreparatu zion. Honen ondoren, Aristotelesen teoria horren barneko atal batzuk onartzen zituela eta beste batzuk, ez zituela onartzen adierazi zuen.
Adostasunak
- Mugimenduaren teoria: Substantziak potentzian egotetik aktuan egotera igarotzen dira motor baten bidez.
- Lau kausen teoria: Substantziek existitzeko kausa materiala, formala, eragilea eta helburuzkoa behar dituzte.
Desberdintasunak
- Unibertsoaren betiereko izatea: Aristotelesek unibertsoa betierekoa zela uste zuen, Tomasek ez.
- Substantziaren osaketa: Aristotelesek substantzia materiaz eta formaz osatuta zegoela zioen, Tomasek esentziaz eta existentziaz.
Substantzia motak (Tomas Akinikoa)
- Esentziala eta existentzia berdinduak (Jainkoa)
- Esentzian materialik ez dutenak (arima, aingerua)
- Esentzia, existentzia, materia eta forma dituztenak
Aristoteles, K.a. 384. urtean Estagiran jaio zen. Tomas, berriz, Erdi Aroan Napolesen jaioa. Tomasek Aristotelesen idatziak Averrosen bidez ezagutu zituen eta biek bidai asko egin zituzten eta irakastean jardun zuten.
Balorazio Pertsonala
Tomas Akinikoak, aristotelismoaren eta teologia kristauaren sintesi bikaina egitea lortu zuen. Aristotelesen garrantzi historikoa oso handia izan zen. Erdi Aroan eskolastikaren oinarria izan zen eta Tomasengan eragin nabaria izan zuen. Bere hausnarketek ondorengo mendeetan izandako eragina Platon eta Aro Modernoko kantek izandakoarekin soilik pareka daiteke.