Arkitektura Gotikoa: Aldiak, Ezaugarriak eta Adibide Nagusiak
Clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,58 KB
Arkitektura Gotikoa: Aldiak eta Adibideak
1. Gotikoaren Aldiak (3 Garai)
- Trantsizio Garaia: XII. mendeko 2. erdialdean.
- Gotiko Klasikoa: XIII. mendean zehar.
- Gotiko Flamigeroa: XIV. eta XV. mendeetan zehar.
2. Gotikoaren Garapena: Frantzia eta Espainia
Zistertar Arkitektura: Erromanikoaren eta Gotikoaren artean
Arku zorrotzak eta gurutze-gangak erabiltzea da ezaugarri nagusia.
2.1. Trantsizio Garaia (XII. mendea)
Ezaugarriak
- Ganga seikoitza erabiltzea.
- Tribunak izatea eta zutabe lodiak agertzea.
- Batzuetan pilare konposatuak txandakatzea.
Frantzia
Saint-Deniseko Eliza: 3 gorputz, H forma, triforio handia, harri asko. Eliza geroz eta handiagoa eta gotikoagoa, erromanikoa baino altuagoa. Gurutze-ganga, pilare baketoidunak, erdiko nabea altuagoa eta zabalagoa. Portadak dauden gorputzean: puntu erdiko arkua.
Notre Dame (Parisekoa): Oinplano gotikoa, barruko eta kanpoko horma gotikoa, triforio handia.
Espainia
Santa María de Huerta: Monasterio zistertarra, astuna baina gotikorantz jotzen du.
Cuencako Katedrala: Bukatu gabea (dorrea falta zen). Barruko leihoak (beirateak) falta ziren. Nabe diagonala, zeharkakoa, gurutzadura, absidea, girola. Oinplano gotikoa. Barrualdea oso garbia, argitasun eta dekorazio askorekin.
2.2. Gotiko Klasikoa (XIII. mendea)
Ezaugarriak
- Gurutze latinoaren oinplanoak.
- Ganga laukoitzak.
- Triforioa oinarritik sortua.
- Baketoiak pilareetan.
Frantzia
Chartres Katedrala: 2 dorre desberdin (bata sinplea, bestea oso dekoratua). Altxaera kanpotik oso ondo ikusten da. Sabaian leiho txikiak bentilatzeko. Oinplano gotikoa, baina ez du hainbesteko altuera.
Reims Katedrala: 3 gorputz horizontal eta bertikal. Dekoratuagoa, tinpano handia, oinplano gotikoa. Arbotanterik gabe.
Amiens Katedrala: Oinplano gotikoa. Hasieran arbotanterik ez. Ganga hausten hasi zenean, arbotante bat jarri zuten (gaizki). Geroago beste bat jarri zuten, eta horri arkibotante bikoitza deitu zitzaion. Terzelete-ganga (gurutze-ganga baino nerbio gehiago).
Espainia
Burgoseko Katedrala: Gotikoaren oinplanoa galdu zuen. Alboko nabeen kapera borobila, gehigarri asko ditu. Portada neoklasikoa. Triforio oso handia eta dekoratua. Gurutze-ganga seikoitza, kaboiaren ganga.
Leongo Katedrala: Oinplano gotikoa. Fatxadan dorreak kanpoalderantz, ez dira alboko nabeen luzerakoak. Dorrea erdiko nabetik separatua.
Toledoko Katedrala: Oso eraldatua.
2.3. Gotiko Flamigeroa (XIV. eta XV. mendeak)
Frantzia
Sainte-Chapelle: Kapera bat, eliza txikia. Saint Martinen erlikiak gordetzeko. Nabe 1 txikia. Kanpoan kontrahormak eta gurutze-gangak elkar gurutzatzen dira. Erdian beirateak. Absidean bukatuta, erlikia bertan. Estalkiek zeruak islatzen dituzte, aspektu aingerutarra emanez.
Espainia (Aragoiko Koroa)
Saloi-oinplanoak, kontrahormen artean kaperak, leiho estuak.
Santa Maria del Mar Eliza (Bartzelonan): 3 nabe, altuera desberdintasun handirik gabe. Kontrahormen tartean kaperak. Oinplanoa: nabe longitudinala, zeharkako naberik ez. Sinplea barrualdean, espazio bakarreko sentsazioa (nabe 1 izango balitz bezala). Pilareak baketoirik gabe. Argitasun asko, dekorazio gutxi.