Arkitektura Klasikoa Eskandinavian: Aalto, Asplund eta Lewerentz
Clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,82 KB
Klasikotasuna Aalton, Asplunden eta Lewerentz
Eskandinaviar tradizioan hiru autore garrantzitsu aurkitzen ditugu: Erik Gunnar Asplund, Alvar Aalto eta Sigurd Lewerentz.
Hiru Arkitektoen Influentziak
Hiru arkitekto hauek hainbat influentzia izan zituzten beren estiloa garatzeko. Tessenow arkitekto alemaniarra, irakaslea eta urbanista, bere Jaietarako aretoan monumentaltasun sinplea eta klasikoa adierazi zuen. Torsten Stubelius arkitektoak konposaketa klasiko eta simetrikoa erakutsi zuen, garbitasun arrazionala defendatuz. Azkenik, Terragni arkitekto italiarrak, Jainkotiar komediaren egitura espazio kateatuekin sortu zuen.
Erik Gunnar Asplund: Neoklasikotik Modernora
Erik Gunnar Asplund arkitekto suediar neoklasikoa izan zen. Eskola erromantiko nazionalistatik abiatu zen, mugimendu modernoaren garbitasun klasikoa bereganatu arte. Arkitektura neoklasikoaren bertsio pertsonal bat lortu zuen. Garai hartan, arkitektura modernoa arrazionalismo alemaniarraren menpe zegoen. Asplundek mugimendu honen formak bereganatu zituen, baina modu pertsonalago eta espontaneoago batean interpretatu zituen, arkitektura organikoa kontsideratu daitekeen lerro batean.
Gotemburgoko Udaletxearen Handitzea
1913an, nazioko lehiaketa bat irabazi zuen eta bere proiektu onena bihurtu zen: Gotemburgoko udaletxearen handitzea. Hasierako baldintza udaletxea zegoen bezala mantentzea zen, estilo neoklasikoko eraikina patio zentral batekin. Handitzea egiteko, ondoko eraikin bat bota behar zen.
Bere lehenengo proposamena itxuraz klasikoa zen, baina planteamendu agresibo bat jarraituz. Bere interbentzioa bi eraikinen arteko espazioak bat izatea lortzea izan zen, espazio hau unitario balitz bezala funtziona zezan. Zonalde berrian atondo bat sortu zuen, argi zenital batez argiztatutakoa, patioaren forma errepikatzen zuena. Horrela, eraikina espazio horretan biratzea lortu zuen, bi espazio bereizien pertzepzioa apurtuz.
Altzairuzko egitura arrunta erabili zuen, zutabe eta habeen forma garbiekin. Kanpotik egitura bistan ageri da, modernitatearen bilaketa. Barruan, aldiz, lizar panelak eta xehetasun landuak aurkitzen dira. Eraikin historikoaren patioa mantenduz, hall egokitu eta garden bat sortu zuen, patioaren eta hallen eboluzioa bideratuz.
Balore sinbolikoei dagokienez, monumentaltasun tradizionala xehetasunetan ageri da, zokaloa eta ordena bezalakoak. Erliebe eskulturalak agerikoak dira eta leihoetan diseinu ezberdinak erabili zituen.
Alvar Aalto: Arkitektura Humanizatua
Alvar Aalto bigarren belaunaldiko arkitekto eta altzari diseinatzaile finlandiarra izan zen. Arkitektura Helsinkiko eskola politeknikoan ikasi zuen, geroago Europan zehar bidaia luze bat egin zuen bere bulegoa ireki arte. Alvar Aaltok bere proiektu metodoaz teorizatu zuen. Lehenengo proiektuaren baldintza guztiak analizatzen zituen eta gero alde batera uzten zituen ideiak marrazki sinplez adierazteko. Berarentzako ideien esperimentazioa ez zen bukatzen proiektua eraikita zegoen arte.
Aalto arkitektura modernoa jarraitu zuen, baina bigarren generazioko arkitekto asko bezala, lurralde bakoitzeko kulturaren bariableak sartzen saiatu zen. Honek arkitektura humanizatzeko saiakera izan zen, non arkitektura proposamen kultural bat den, sozietate konkretu batera erantzuten duena eta ez zerbait soilik funtzionala eta teknikoa.
Gropius eta Herbehereetako Eskolak (Dudok, Duiker, De Klerk)
Gropius arkitektoaren garaian Deutscher Werkbund mugimendua zegoen indarrean. Mugimendu honen sustatzaile nagusia Herman izan zen. Honek Ingalaterrara joan zen bertako arkitektura domestikoa aztertzera. Gai honi buruzko liburu bat atera zuen arrakasta handia izan zuena. Ingalaterrako etxe domestikoak nola funtzionatzen zuen erakusten zuen, beraien etxeak denetatik erosoenak zirela esanez. Ingalaterrako etxea gizartearen bizimodura ongien egokitzen zen arkitektura zela arrazoitzen zuen.
Arts & Crafts Mugimendua
Garai horretan aldi berean Arts & Crafts mugimendua zegoen. Non honek progresua ukatzen zuen. Honekin batera Henry Cole diseinatzaile ingelesa eta honen jarraitzaileak zeuden, hauek garapenaren aldekoak ziren.
Hau da, aldi berean elkarren arteko bi mugimendu zeuden eta bi hauen arteko nahasketatik sortuko da Werkbund mugimendua, artea, artisautza eta industria bateratuko dituena.
Bahuaus Eskola
Kalitateko produktuak prozesu industrial baten bidez lortzea izango dute helburu. Hau gizarteari erakusteko, eskola bat behar zuten eta beraz Bahuaus eskola eraikiko du Gruopiusek. Garaio artea eta artisautza mantenduko da baina prozesu industrial batean sartuz.
Bahuaus eskolak bi etapa izango ditu eta bertako zuzendariak Gropiusi orube bat eman zion eskola egiteko eta baita irakasleen etxebizitzak egiteko. Eskolaren barnean tailerrak egongo dira, ordu arte ezarrita zegoen guztia ukatzen zutenak. Gai berrien erabilera eta produzitzeko metodo berriak erakutsiko dira. Gropiusen helburua eskola bera ere eredu izatea zen.
Eraikina zuria da eta hormigoi armatuz egina dago. Beira eta altzairua beste bi gai nagusiak dira. Eraikin honekin, international style dekaloa finkatu zuen, non arkitektura guztia zuria, geometrikoa eta estetika industriala duena izango da.
Eraikina ez da bateratua izango, zati desberdinez osatua baizik. Zati altuena ikasleen egoitza izango da eta beste zatietan, sukaldea, zerbitzu, tailer, bulego, ikasgela… aurki ditzakegu. Apaingarririk ez dago eraikinean, eraikinarekin batera sortzen direnak eta kendu ezin daitekeenik soilik.
Eraikin honekin Gropiusek lengoaia berri bat erakusten du, gai eta sistema berriez osatzen dena. Arkitektura modelo bezala finkatuko du estilo hau, honen antza ez duen guztia baztertua utziz.
Herbehereetako Eskola
Gropius eta bauhaus eskola Herbehereetako eskolarentzako influentzia nabaria izango da. Beiratea eta altzairua bereganatuko dituzte, hormigoiaren trataera industrialarekin hasiko dira eta forma klasikoak ortogonalak izatera bilakatuko dira. Beste influentzia nabari bat Petrus izango da, adreiluaren adierazpenarekin eta baita eskultura iluna eta harri zuria kontraste gisa. Azkenik, Wrighten influentzia nabariko da Herbehereetako eskolako arkitekturan, plano horizontalak erabiliko dituzte bolumen deskonposatuekin. Gropiusekin batera beiraren protagonismoa bilatuko dute.
Herbehereetako eskola mugimendu arkitektoniko bat izan zen expresionismora bultzatua zegoena. Arkitekto alemanekin lotuak aurkitzen ziren adreilu eta diseinu berritzaile bat bultzatzen zutenak, aldiz De Stijl mugimenduaren kontrakoak ziren. Mugimendu honen garrantzizko fundatzaile bat Michel de Klerk izan zen.
Arkitekto holandarra zen, judu auzoan jaio zen, marrazteko trebetasunarekin beste arkitekto batzuekin lanean hasi zen, Viollet le Duc hoien artean. Bizi laburra izan zuen.